Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 11 hazi da Euskadira etorri den bidaiari kopurua, maiatzean

Ostatuetan igarotako gauak ere % 11 hazi ziren iazko maiatzaren aldean, Eustatek jakitera eman duenez.

202.236 bidaiari etorri ziren EAEko ostatuetara iragan maiatzean, iazko hilabete berean baino 19.500 gehiago, hau da, hazkundea % 11koa izan da 2009aren aldean.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakitera eman duenez, Bizkaian hazi zen gehien bisitari kopurua, % 13, Gipuzkoan % 10 hazi zen eta Araban % 6.

Jatorriari dagokionez, Espainiako Estatutik bertaratutakoak % 8 gehiago izan ziren. Atzerritarren artean, alemaniarrak, italiarrak, portugaldarrak eta ingelesak ugaritu dira.

Ostatuetan igarotako gauen kopurua 37.443ra iritsi zen, iazko maiatzean baino % 11 gehiago. Lurralde guztietan hazi zen datu hori, baina Bizkaian inon baino gehiago, % 20 hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X