Kaleratze jakinarazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak Epsiloni alokatu zizkion pabiloiak uzteko eskatu dio

"Ezohiko baldintzetan" alokatu zizkioten lau eraikinak urtean 190.000 euro inguru kostatzen zaizkio Jaurlaritzari. Epsilonek "ez du jarduerarik gauzatzen" bertan.
unda eitb
Bernabe Unda industria sailburua. Argazkia: EITB

Jaurlaritzak Epsilon Euskadi enpresari "baldintza berezietan" alokatu zizkion pabiloiak uzteko kaleratze jakinarazpena igorri diola adierazi du Bernabe Unda industria sailburuak.

Urtean 190.000 euro inguru kostatzen zaizkio Jaurlaritzari alokairuan eman zizkion lau eraikinak eta enpresak ez du "inolako jarduerarik" gauzatzen bertan.

Automobil enpresaren ekonomia eta finantza egoera aztertzen duen Legebiltzarreko Batzordean agerraldia egin du Bernabe Unda industria sailburuak. Konpainiak zazpi milioi euro inguruko galerak ditu.

Vital Kutxa eta Kutxarekin zortzi milioina euroko hipotekak ditu Epsilonek. Jaurlaritzak "kezka" agertu du 2009ko martxoaren 16an Miñao Parkeko Administrazio Kontseiluarekin adostutako kompromisoen inguruan.

Enpresak mailegu horiei aurre egiterik ez balu, enkantean Epsilonen eraikina eta lur saila ordaintzeko konpromisoa hartu zuen Parkeak aurre egiterik ez balu Miñaoko Parkeak (Jaurlaritza da Spriren bitartez bertako bazkide nagusia, akzioen % 64 ditu).

Hala, garai batean enpresari emandako bermeak direla eta Jaurlaritzak 28 milioi euro inguruko gastu bati aurre egin beharko liokela aurreikusi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X