LAN IKUSKARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen

Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.

tubos reunidos

Tubos Reunidoseko langileen protesta, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE

Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen, eta, orain, enpresak langile horiei behin betiko kontratua egin beharko die. Hala jakinarazi du enpresa batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egoitzan, gaur goizean, izandako batzarraren ondoren. 

Gorka Abascal ESK sindikatuaren ordezkariak eta enpresa batzordeko kideak azaldu duenez, "ezustean" hartu dute Lan Ikuskaritzak igorritako informazioa. Haren hitzetan, "enpresaren akats bat" legoke kontratu horien atzean. 

ESKren ordezkariak salatu du zuzendaritzak langileok "behartu" nahi dituela "borondatezko kaleratzeak" sinatzera, "beste aukerarik eman gabe". Antza, enplegu-erregulazioko espedientearen bidez kaleratu nahi dituzten 285 langileen artean dauden 80 behin-behinekoen "zaku berean sartu ditu enpresak 42-47 horiek". 

Abascalen arabera, "gainerako langileen aukera eta baldintza berberak" ezarri behar zaizkie beharginoi. "Langile finkoak dira, eta hitzartutako kaleratzeak eskatzeko edo ez eskatzeko eskubidea dute". 

Lan Ikuskaritzarekin egin duten bilerak iraun duen bitartean, Tubos Reunidoseko dozenaka langilek elkarretaratzea egin dute atarian. Manifestazioa ere egin dute Eusko Legebiltzarraren eta Arabako Foru Aldundiaren egoitzen inguruetan. 

Sindikatuek jada aurkeztu dituzte lehen helegiteak, konpainiak ezarritako erregulazioko espedientearen kontra. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X