LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz

Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.

Langile bat hil da asteartean Goiain industrialdeko (Araba) enpresa batean, lan-istripuz, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 20:00ak aldera izan da, eta Gasteizko eta Langraizko parkeetako suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Osasun-langileek ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko, eta istripua izan den lekuan bertan hil egin da.

Oraingoz, ez dute jakinarazi zergatik gertatu den ezbeharra, eta ikerketa abiatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X