Lehia, NDFren burua nor izango den erabakitzeko
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) ekainaren 30ean hautatuko du Dominique Strauss-Kahn zuzendariaren ordezkoa. Hark dimititu behar izan zuen maiatzaren 19an, zazpi sexu-eraso kargu eta bortxaketa saiakera bat egotzita auzipetu eta gero.
Hautagaiak aurkezteko epea gaur bukatuko da, eta oraingoz hiru hautagaitza baino ez dituzte baieztatu: Christine Lagarde frantziarra eta Agustin Carstens mexikarra.
Nolanahi ere, azkenean hautagai gehiago egongo balira, NDFk sekretuan gordeko lituzke guztien izenak, hiru hautagai baino ez hautatu arte.
Behin betiko hautagaien izenak hurrengo astean baieztatuko dituzte. Ondoren, NDFren batzorde betearazleak (187 herrialdetako 24 kidek osatzen dute) elkarrizketak egingo dizkie hautagaiei, eta hautatu egingo du Strauss-Kahnen ordezkoa.
Munduko Bankuko presidentea estatubatuarra izan ohi da, eta NDFkoa europarra, baina herrialde azeleratu berriek ohitura hori hautsi nahi dute.
Christine Lagarde, faboritoa
Frantziako Ekonomia eta Finantza ministroa faborito nagusia da NDF zuzentzeko. Europa Zaharraren (Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua) hautagaia da, eta hainbat babes ditu G20an eta euroaren krisiaren kudeaketan egindako lanagatik.
Ministro frantziarra AEBetan eskarmetu handia eskuratu ostean helduko litzateke NDFra. Baker&' || 'amp;McKenzie (AEB) bulegoan hasi zen lenean, lehenengo Parisen duen egoitzan, 1981ean; geroago, 1999an, bulego horren nazioarteko batzarraren presidente izendatu zuten.
2004ean, nazioarteko batzorde estrategikoaren presidente ere izan zen, eta urtebete geroago kargua utzi behar izan zuen, Jacques Chirac orduan presidente zenaren gobernu-taldean sartzeko, Kanpo Merkatuko ministro lanetan.
55 urterekin, Lagarde abokatu eta bi seme-alaben ama NDFren zuzendaritzara heldu den lehenengo emakumea izango litzateke; era berean, G7ko herrialdeen artean lehenengo emakumea izan zen Ekonomia eta Finantza mininstroa izaten.
Agustin Carstens, herri latinoamerikarren alternatiba
Lagarderen lehiakide nagusiena Agustin Carstens da, Mexikoko Bankuko gobernadorea. Herrialde azaleratu berrien hautagaia bilakatzen saiatu da, hautagai bat aho batez aukeratzerako orduan gehiegi banatutako bloke batean dagoen arren.
Espainia, Belice, Bolivia, Colombia, Honduras, Guatemala, Nicaragua, Panama, Paraguay, Peru, Dominikar Errepublica, Uruguay eta Venezuelaren babesa du Carstensek.
Banku zentralean egon kargua izan aurretik, Ogasuna eta Kreditu Publikoko idazkaria (ministroa) izan zen ekonomistak, eta Mexikoren ordezkaria izan zen gobernu finantza erakunde nagusienetan.
Horretaz gain, Banku Mundialaren Garapen Batzordearen presidentea izan da (2007-2009) eta ondo ezagutzen du Nazioarteko Diru Funtsa. Izan ere, Mexiko, Espainia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako zuzendari exekutiboa izan zen eta ondoren, erakundearen zuzendari ordea. Gainera, 2003tik 2006ra NDFren "bigarrena" izan zen.
Grigori Marchenkok, ekialdeko herrien aukerak, atzera egin du
Ameriketako Estatu Batuak oraindik ez du esan zein hautagaiaren alde dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.