Lan erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek eta CEOEk akordioa, erretiro eta absentismoaren inguruan

Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, eta soldatak, kontratazio partziala eta kaleratzea negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.

CEOEk eta CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren inguruko hainbat neurriren inguruan akordioa lortu dute. Besteak beste, aurretiko erretiroa, lan gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko irtenbideak, absentismoa murrizteko neurriak, jaiegunen kokapena eta enplegua erregulatzeko espedienteetako sariak adostu dituzte.

Bestalde, ez dute adostasunik lortu soldaten, kontratazio partzialen eta kaleratzeen inguruan, eta, beraz, gai hauek negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.

Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, idatzi batean, eta neurriok ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratzea da Gobernuaren asmoa.

CEOEk eta CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren inguruko hainbat neurriren inguruan akordioa lortu dute. Besteak beste, aurretiko erretiroa, lan gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko irtenbideak, absentismoa murrizteko neurriak, jaiegunen kokapena eta enplegua erregulatzeko espedienteetako sariak adostu dituzte.Bestalde, ez dute adostasunik lortu soldaten, kontratazio partzialen eta kaleratzeen inguruan, eta, beraz, gai hauek negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, idatzi batean, eta neurriok ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratzea da Gobernuaren asmoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X