Ikerketa eta polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Standard & Poor's agentziak Milanen duen bulegoa miatzen ari dira

Kalifikazio-agentziak gehiegizko espekulazioa, merkatuaren manipulazioa eta informazio pribilegiatua bidegabe erabiltzea bezalako delituak egin dituen ikertzeko agindua eman du Fiskaltzak.

Italiako Finantzetako Guardiek (Policía fiskala eta mugetakoa) Standard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziako Milango bulegoa miatu dute, agentzia horren inguruan Traniko Fiskaltza egiten ari den ikerketaren barruan.

Giuseppe Fornari AEBetako agentziako abokatuak miaketa konfirmatu egin die zenbait hedabideri eta Traniko Fiskaltzako ikerketetan agertzen denaren berri bakarrik duela gaineratu du.

Tokiko hedabideen arabera, Polizia fiskalak 14 pertsona itaundu ditu.

Traniko Fiskaltza Moody's eta S&P agentziak ikertzen ari da ustezko gehiegizko espekulazioa, merkatua manipulatzea eta informazio pribilegiatua bidegabe erabiltzea egotzita.

Iragan abuztuaren 4an, Poliziak bi agentzietako hainbat dokumentu atzeman zituen ostegun honetan egindako antzerako miaketa batzuetan. Dokumentu horiek Italiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emandako datuei gehitu zizkieten.

Traniko Fiskaltzak ikerketa bat abian jarri zuen Milango Burtsan eta Italiako zorraren merkatuetan 2010ean eta 2011n izandako gorabeheren aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X