Negoziazio kolektiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patronala eta sindikatuak pozik, krisi garaian akordioa lortzeagatik

Negoziatzaileen lana eskertu dute bi aldeek, beraien lanarekin garai zail hauetan hitzarmen kolektiboa sinatzea posible egin dutelako.

Juan Rosell eta Jesús Terciado CEOE eta CEPYME enpresaburu elkarteetako presidenteek eta Ignacio Fernández Toxo eta Cándido Méndez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek negoziatzaileen lana eskertu dute, egoera ekonomiko zail honetan hitzarmen kolektiboaren inguruko adostasuna lortzea posible egin dutelako.

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren egoitzan 2012, 2013 eta 2014rako Enplegu eta Hitzarmen Kolektiboaren gaineko II. Akordioa sinatzeko egindako ekitaldian, Rosellek soldatak moderatzearen inguruan lortutako adostasuna azpimarratu du, eta sektore pribatuak, publikoak egiten duen bezala, datozen urteotan bide horretan esfortzuak egin beharko dituela nabarmendu du.

Toxok, berriz, krisi garai hauetan sindikatuek eta enpresek lortutako akordioa goraipatu nahi izan du.

"Ardura" ekintza

Ildo beretik, Mendezek ere bi aldeek egindako "ardura" ekintza nabarmendu nahi izan du. Horrez gain, lortutako akordioa estatuko zein europako erakundeetan azaltzeko asmoa dutela azaldu du.

Juan Rosell eta Jesús Terciado CEOE eta CEPYME enpresaburu elkarteetako presidenteek eta Ignacio Fernández Toxo eta Cándido Méndez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek negoziatzaileen lana eskertu dute, egoera ekonomiko zail honetan hitzarmen kolektiboaren inguruko adostasuna lortzea posible egin dutelako.Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren egoitzan 2012, 2013 eta 2014rako Enplegu eta Hitzarmen Kolektiboaren gaineko II. Akordioa sinatzeko egindako ekitaldian, Rosellek soldatak moderatzearen inguruan lortutako adostasuna azpimarratu du, eta sektore pribatuak, publikoak egiten duen bezala, datozen urteotan bide horretan esfortzuak egin beharko dituela nabarmendu du.Toxok, berriz, krisi garai hauetan sindikatuek eta enpresek lortutako akordioa goraipatu nahi izan du."Ardura" ekintzaIldo beretik, Mendezek ere bi aldeek egindako "ardura" ekintza nabarmendu nahi izan du. Horrez gain, lortutako akordioa estatuko zein europako erakundeetan azaltzeko asmoa dutela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X