Eurotaldeko abisua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juncker: 'Erreformak ezarri ezean, baliteke Greziak porrot egitea'

Eurotaldeko presidenteak azaldu duenez, litekeena da Greziako Gobernuak diru gehiago ez jasotzea 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu.

Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentearen esanetan, baliteke Greziak hondoa jotzea Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europar Batasunak osatutako 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu.

"Grezian dena oker baino okerrago doala erabaki izan bagenu, ez liteke erreskate programa berri bat egongo eta horrek martxorako Greziaren porrota ekarriko luke", argitu du Junckerrek 'Der Spiegel' Alemaniako kazetari egindako adierazpenetan.

Junckerren esanetan, litekeena da Greziako Gobernuak diru gehiago ez jasotzea 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu. "Greziaren balizko porrotak erreformak aplikatzera bultzatu beharko luke Gobernua", azpimarratu du Eurotaldeko presidenteak.

"Lucas Papademos Gobernuko presidenteak bi alorretan, bereziki, jarri behar du arreta: batetik, pribatizazio boladan eta bestetik, administrazio publikoan ematen ari den eta gero eta zabalagoa den ustelkerian", esan du.

Greziako Gobernua hartzekodunekin ari da zorra negoziatzen 130.000 milioi eurokoa izango den bigarren erreskatearen onarpena bermatzeko.

Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentearen esanetan, baliteke Greziak hondoa jotzea Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europar Batasunak osatutako 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu. "Grezian dena oker baino okerrago doala erabaki izan bagenu, ez liteke erreskate programa berri bat egongo eta horrek martxorako Greziaren porrota ekarriko luke", argitu du Junckerrek 'Der Spiegel' Alemaniako kazetari egindako adierazpenetan. Junckerren esanetan, litekeena da Greziako Gobernuak diru gehiago ez jasotzea 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu. "Greziaren balizko porrotak erreformak aplikatzera bultzatu beharko luke Gobernua", azpimarratu du Eurotaldeko presidenteak."Lucas Papademos Gobernuko presidenteak bi alorretan, bereziki, jarri behar du arreta: batetik, pribatizazio boladan eta bestetik, administrazio publikoan ematen ari den eta gero eta zabalagoa den ustelkerian", esan du. Greziako Gobernua hartzekodunekin ari da zorra negoziatzen 130.000 milioi eurokoa izango den bigarren erreskatearen onarpena bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X