Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grezia, 48 orduko greba orokorrean murgilduta

Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenasen.

Grezia geldituta dago gaur, urteko bigarren greba orokorraren ondorioz; oraingoan 48 ordukoa izango da, eta Lukas Papadimos bankari ohiaren Gobernuak eta Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten troikak sinatutako akordioaren aurka deitu dute.

Greban parte hartu duten langileen hitzetan, Greziari eskatutako murrizketak "zorrotzegiak" dira.

Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenaseko erdigunean. Poliziaren arabera, bi agente zauritu dira eta hiru manifestari atxilotu dituzte.

Evangelos Venizelos Finantza ministroaren hitzetan, datozen egunetan mailegu-emaileen eskariak onartzen dituzte ala ez erabaki beharko dute; ildo horretan, Grezia euroaren barruan jarraitzea jokoan dagoela esan du.

Hori horrela, gaur eta bihar ez da hiri-garraiorik izango Atenasen, trenak, tranbiak, autobusak eta trolebusak geldirik egongo baitira. Halaber, ez da metrorik izango, linea bat izan ezik; 10:00etatik 17:00etara ibiliko da linea hori.

Portuetan, merkantzietako ontziak eta ferry gehienak ez dira aterako. Greziako industriarik garrantzitsuenetarikoa da portuetakoa.

Hegaldietan, aldiz, grebak ez du eraginik izango, aire-kontrolatzaileek ez baitute deiarekin bat egin, Atenaseko aireportutik iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Ospitaleetan, larrialdi kasuak dituztenak baino ez dituzte artatuko, eta eskolak itxita daude. Auzitegiak eta bankuak, publikoak zein pribatuak, ere ez dituzte zabalduko.

Troikarekin adostutako akordioaren arabera, sektore publikoan 15.000 lanpostu desagerraraziko dituzte aurten, eta 2015a bitartean 150.000 enplegu publiko murriztu beharko dituzte.

Halaber, gutxieneko soldata % 22 murriztuko dute, eta hileko 585 euroan ezarriko dute, eta 25 urtetik beherakoentzat % 32 murriztuko dute gutxieneko soldata, hilean 527 euroraino.

Horrela, gazte baten hileko soldata garbia 400 euro inguruan geldituko da; izan ere, Gobernuak zerga handiak eta onartu ditu etengabe azken urteotan, zorrari (BPGren % 160) aurre egitea lortzeko.

Sindikatuak eta patronala soldatak murriztearen aurka daude, langabeziak gora egitea eta pobrezia eragin dutela iritzita; halaber, kontsumoak behera egin du eta 60.000 negozio itxi dira.

Grezia geldituta dago gaur, urteko bigarren greba orokorraren ondorioz; oraingoan 48 ordukoa izango da, eta Lukas Papadimos bankari ohiaren Gobernuak eta Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten troikak sinatutako akordioaren aurka deitu dute.Greban parte hartu duten langileen hitzetan, Greziari eskatutako murrizketak "zorrotzegiak" dira.Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenaseko erdigunean. Poliziaren arabera, bi agente zauritu dira eta hiru manifestari atxilotu dituzte.Evangelos Venizelos Finantza ministroaren hitzetan, datozen egunetan mailegu-emaileen eskariak onartzen dituzte ala ez erabaki beharko dute; ildo horretan, Grezia euroaren barruan jarraitzea jokoan dagoela esan du.Hori horrela, gaur eta bihar ez da hiri-garraiorik izango Atenasen, trenak, tranbiak, autobusak eta trolebusak geldirik egongo baitira. Halaber, ez da metrorik izango, linea bat izan ezik; 10:00etatik 17:00etara ibiliko da linea hori.Portuetan, merkantzietako ontziak eta ferry gehienak ez dira aterako. Greziako industriarik garrantzitsuenetarikoa da portuetakoa.Hegaldietan, aldiz, grebak ez du eraginik izango, aire-kontrolatzaileek ez baitute deiarekin bat egin, Atenaseko aireportutik iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.Ospitaleetan, larrialdi kasuak dituztenak baino ez dituzte artatuko, eta eskolak itxita daude. Auzitegiak eta bankuak, publikoak zein pribatuak, ere ez dituzte zabalduko.Troikarekin adostutako akordioaren arabera, sektore publikoan 15.000 lanpostu desagerraraziko dituzte aurten, eta 2015a bitartean 150.000 enplegu publiko murriztu beharko dituzte.Halaber, gutxieneko soldata % 22 murriztuko dute, eta hileko 585 euroan ezarriko dute, eta 25 urtetik beherakoentzat % 32 murriztuko dute gutxieneko soldata, hilean 527 euroraino.Horrela, gazte baten hileko soldata garbia 400 euro inguruan geldituko da; izan ere, Gobernuak zerga handiak eta onartu ditu etengabe azken urteotan, zorrari (BPGren % 160) aurre egitea lortzeko.Sindikatuak eta patronala soldatak murriztearen aurka daude, langabeziak gora egitea eta pobrezia eragin dutela iritzita; halaber, kontsumoak behera egin du eta 60.000 negozio itxi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X