Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte

Greziarrak kalera atera ziren atzo troikaren murrizketen aurka, eta 2008tik izandako istilu bortitzenak jazo ziren. Atenas errauts artean esnatu da, 48 sute, 100 zauritu eta 130 atxiloturekin.

Europar Batasunak eskatutako murrizketa plana istilu larrien artean onartu ostean, Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte, AFP albiste agentziak jakinarazi duenez.

"Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.

Atenas errauts artean esnatu da gaur, atzoko Parlamentuak troikaren murrizketak onartu eta gero sortutako istilu bortitzen ondorioz.

Murrizketak onartzea ezinbesteko baldintza zen troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) 130.000 milioi euroko mailegua emateko. Besteak beste, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea onartu du Parlamentuak.

Hori horrela, greziarrek azken aldiko manifestazio jendetsuenetako bat egin zuten atzo, eta ondoren istiluak sortu ziren, duela lau urte Poliziak Alexis Grigoropulos gaztea hil zuenetik izandako handienak.

Poliziaren arabera, 100dik gora pertsona zauritu ziren, tartean 68 polizia. Halaber, 130 atxilotu egin zituzten.

Manifestariek hainbat eraikinen aurka egin zuten, eta suteak izan ziren 48tan, hala nola bankuetan eta XIX. mendeko zinema-areto batean.

Poliziaren bozeramaile batek Reuters agentziari aitortu dionez, indarkeria beste hainbat hirira ere zabaldu zen, Tesalonicara, Corfura eta Cretara, kasu.

Gainera, 150 dendari ere eraso zieten, eta bertako produktuak lapurtu.

Europar Batasunak eskatutako murrizketa plana istilu larrien artean onartu ostean, Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte, AFP albiste agentziak jakinarazi duenez."Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.Atenas errauts artean esnatu da gaur, atzoko Parlamentuak troikaren murrizketak onartu eta gero sortutako istilu bortitzen ondorioz.Murrizketak onartzea ezinbesteko baldintza zen troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) 130.000 milioi euroko mailegua emateko. Besteak beste, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea onartu du Parlamentuak.Hori horrela, greziarrek azken aldiko manifestazio jendetsuenetako bat egin zuten atzo, eta ondoren istiluak sortu ziren, duela lau urte Poliziak Alexis Grigoropulos gaztea hil zuenetik izandako handienak.Poliziaren arabera, 100dik gora pertsona zauritu ziren, tartean 68 polizia. Halaber, 130 atxilotu egin zituzten.Manifestariek hainbat eraikinen aurka egin zuten, eta suteak izan ziren 48tan, hala nola bankuetan eta XIX. mendeko zinema-areto batean.Poliziaren bozeramaile batek Reuters agentziari aitortu dionez, indarkeria beste hainbat hirira ere zabaldu zen, Tesalonicara, Corfura eta Cretara, kasu.Gainera, 150 dendari ere eraso zieten, eta bertako produktuak lapurtu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X