Urteko beste minimo bat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibex 35ek % 1,6 egin du behera eta 2003ko mailan kokatu da

Europan, Milango burtsak % 2,56 behera egin du; Euro Stoxx 50 indizeak, % 1,06; Frankfurtek, % 0,79; Parisek, % 0,61; eta Londresek, % 0,51. Atenaseko burtsak % 3,62 behera egin du.
Espainiako burtsaren egoera gaurko saioren ostean. Efe.

Espainiako burtsak % 1,6 egin du behera eta 6.700 puntuko mailan kokatu da, urteko minimoetan eta 2003ko irailetik izandako mailarik baxuenean. Greziak Gobernua osatzeko gai ez izateak eta ekainean berriro hauteskundeak deitu izanak eragin handia izan dute Espainiako burtsan.

Arrisku saria 487 puntuko mailan kokatu da, eta Ibex 35ek 108,70 puntu galdu ditu, 6.700,70 puntuko mailaraino, 2003ko irailean izandako antzeko mailaraino. Urteko galerak % 21,78an kokatu dira.

Balio handi guztiek behera egin dute: Santanderrek, % 2,54; BBVAk, % 2,46; Iberdrolak, % 2,26; Telefonicak, % 1,93; eta Repsolek, % 1,34.

Europan, Milango burtsak % 2,56 behera egin du; Euro Stoxx 50 indizeak, % 1,06; Frankfurtek, % 0,79; Parisek, % 0,61; eta Londresek, % 0,51. Atenaseko burtsak % 3,62 behera egin du, Greziak Gobernua ez duela osatuko jakin ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X