Erakundeek kezka azaldu dute Tubos Reunidosen egoerarekin eta etorkizuneko proiektua galdegin
Besteak beste, Mikel Jauregi eta Mikel Torres sailburuak, Jaurlaritzaren izenean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Ainara Basurko Bizkaiko Sustapen Ekonomikorako foru diputatuak eta Amurrioko alkateak erantzun diote zuzendaritzaren proposamenari.
Tubos Reunidosek Amurrioko eta Trapagarango 301 langile kaleratu nahi dituela jakin eta berehala, erreskadan etorri dira erakundeen erantzunak. Zuzendaritzak aurkeztutako bideragarritasun planaren arabera, kaleratzeez gain, kostuak murrizteko eta zorra berregituratzeko neurriak ezari nahi ditu enpresak.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua arduratuta azaldu da, eta babesa adierazi die langileei. Horren ustez, "inbertsio publiko-pribatua" ezinbestekoa da Tubos Reunidosen iraupena bermatzeko.
Halaber, azpimarratu du enpresak aurrera egin dezan zorra berregituratu egin behar dela.
Bestalde, Mikel Torres Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariorde bigarrenaren ustez, Tubos Reunidosena "Trumpen garaian EAEko industrian egiten den lehen lan-erregularizazio espediente handia da".
Deitoratu duenez, albistea "bereziki txarra da" kaltetutako bi eskualdeak "nahikoa jota" daudelako. Horren ildoan, elkartasuna adierazi die langileei eta irtenbide "negoziatu, boluntario eta ez-traumatikoak" galdegin ditu. Halaber, ohartarazi du espedientea "zorrotz" gainbegiratuko dutela legearen arabera eginda dagoela egiaztatzeko.
Gonzalez (Araba): "Amurrioko lantegiaren geroa bermatzea da lehentasuna"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak kezka azaldu du zuzendaritzak Amurrioko lantegia ixtea proposatu duelako, eta beharginei babesa agertu die, baita Aiaraldea eskualdeari berari ere. Enpresaren hartzekodun eta finantza bazkideei akordiora biltzeko deia egin die: "Amurrioko lantegiaren geroa bermatzea da lehentasuna", aldarrikatu du.
Hain justu, etorkizunerako begirada beharrezkoa dela azpimarratu du, zentzu horretan. "Epe laburreko erreakzioak alde batera utzi, eta Araban historikoa den enpresa baten bideragarritasunean pentsatu behar dugu".
Txema Molinuevo Amurrioko alkatea jota agertu da, espedienteak langile gutxiagori eragingo ziola uste baitzuten. "Atzo baino kezkatuago gaude", aitortu du.
Basurko (Bizkaia): "Enpleguan ahalik eta eragin txikiena izango duen etorkizuneko proiektua behar da"
Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak adierazi du Tubos Reunidosek bizirauteko ezinbestekoa dela etorkizunean enpleguan eta langileengan ahalik eta eragin txikiena izango duen industria-proiektu bat definitzea, konpainiaren bideragarritasun-plana iragarri ondoren. Basurkok hedabideen galderei erantzun die, Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako enpresa-proiektuei laguntzeko plana aurkeztu ondoren, Bilbon.
Foru arduradunak adierazi duenez, enpresak egoera konplexua bizi du, batez ere Estatu Batuek muga-zergak ezartzen dituztelako eta zorpetze-maila handia delako, eta horrek, egungo kutxa-fluxuarekin batera, bideragarria izatea zailtzen du. Testuinguru horretan, adierazi du espero duela datozen egunetan egingo den analisia alderdi guztien arteko elkarrizketan eta lankidetzan oinarritzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.