Albiste izango dira: Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen, Athletic eta Realaren arteko Kopako finalerdiak zuzenean EITBn, eta 'Karmele' Primeran plataforman
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tubos Reunidos. Artxiboko argazkia: Agentziak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen: Tubos Reunidosek 301 langile kaleratuko ditu eta Amurrioko altzairutegia geldituko du. Sindikatuek "kolpe oso gogortzat" jo dute Tubos Reunidos enpresak iragarritako lan-erregulazio espedientea, eta gaur goizean elkartuko dira sindikatuak, lan erregulazio espedienteari emango dioten erantzuna prestatzen hasteko.
- Athletic eta Realaren arteko Kopako finalerdiak zuzenean EITBn: Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdiak zuzenean ikusi ahal izango dira EITBn, baita finala ere. Joaneko partida otsailaren 11n jokatuko dute, San Mamesen, eta itzuliko neurketa, ostera, martxoaren 4an izango da, Anoetan; bi norgehiagokak 21:00etan hasiko dira. Finala apirilaren 18an edo 19an jokatuko dute.
- Karmele Primeran plataforman: Asier Altunak zuzendutako Karmele filmaren estreinaldia, otsailaren 11n, Primeran plataforman.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela