EBZk errefusatu egin du Bankia onbideratzeko plana
Europako Banku Zentralak (EBZ) errefusatu egin du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuak duen plana, Financial Times egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.
Erakundearen ustez, baliteke bankuari 23.000 milioi euro emateko planak Europar Batasuneko araudia urratzea, EBZk ezin baititu Gobernuak finantzatu.
Atzo, Bankiaren akzioak % 16,25 jaitsi ziren, haren sozietate nagusiak (Banco Financiero y de Ahorros) 3.318 milioi euroko galerak aitortu eta egun batera.
Zehazki, Bankiaren akzioak 1,139 euroko balioraino jaitsi ziren. Burtsan hasi zenetik, % 69,6 egin dute behera.
Astearteko saioan Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak kargua ekainaren 10ean utzi nahi duela adierazi dio Rajoyri, bere agintaldia ofizialki amaitu baino hilabete lehenago, alegia.
Espainiako Bankuak ohar batean azaldu duenez, ekainaren 11ren ostean (finantza erakundeen berregituraketa planen egunean) erabaki "oso garrantzitsuak" hartu beharko diren etapa berri bati hasiera emango zaio, plan horien eta aholkulari pribatuek (Oliver Wyman y Roland Berger) banku sistemaren inguruan egingo dituzten ebaluaketen onartzea esaterako.
Europako Banku Zentralak (EBZ) errefusatu egin du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuak duen plana, Financial Times egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.Erakundearen ustez, baliteke bankuari 23.000 milioi euro emateko planak Europar Batasuneko araudia urratzea, EBZk ezin baititu Gobernuak finantzatu.Atzo, Bankiaren akzioak % 16,25 jaitsi ziren, haren sozietate nagusiak (Banco Financiero y de Ahorros) 3.318 milioi euroko galerak aitortu eta egun batera.Zehazki, Bankiaren akzioak 1,139 euroko balioraino jaitsi ziren. Burtsan hasi zenetik, % 69,6 egin dute behera. Astearteko saioan Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak kargua ekainaren 10ean utzi nahi duela adierazi dio Rajoyri, bere agintaldia ofizialki amaitu baino hilabete lehenago, alegia. Espainiako Bankuak ohar batean azaldu duenez, ekainaren 11ren ostean (finantza erakundeen berregituraketa planen egunean) erabaki "oso garrantzitsuak" hartu beharko diren etapa berri bati hasiera emango zaio, plan horien eta aholkulari pribatuek (Oliver Wyman y Roland Berger) banku sistemaren inguruan egingo dituzten ebaluaketen onartzea esaterako.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.