Nazioarteko Diru Funtsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako bankuen erreskatea 40.000 milioikoa izango da

"Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa" dela berretsi du Nazioarteko Diru Funtsak, baina "sisteman ahulgune garrantzitsuak daudela" ohartarazi du.

Nazioarteko Diru Funtsaren txostena aurreratu egin da, eta astelehenerako iragarrita zegoen arren, goizaldean jakin da Espainiako finantza sistemak 40.000 milioi euro beharko dituela.

Finantza erakundeen kapital premia "40.000 milioi euro ingurukoa" dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak, "berregituratze eta maileguen birsailkapenen balioaren ondorioz", nahiz eta kopuru hau "hainbat banketxek eraginda" igo egin daitekeela esan duten. Helburua, Basilea III akordioarekin bat eginez, kapital gehiago eta funts hornidura handiagoak izatea da.

Hala ere, NDFren arabera, "Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa eta shock berriei eusteko gai da", baina " sisteman ahulgune garrantzitsuak daude". Hala ere, "banketxe handienak hondamendi berriak eusteko gai" direla nabarmendu du txostenak.

Ikerketa honen arabera, Espainiako banketxe handienek, besteak beste, BBVAk eta Santanderrek, "baldintza ekonomikoak okertzen badira, egoerari eusteko errentagarritasun nahikoa dute". "Ahulguneak, aurreko bi banketxeek ez bezala, beste banku batzuek dituzte, banketxe bilakatu diren aurrezki kutxek esaterako, dagoeneko FROB finantza sistema berregituratzeko funtsaren laguntza ekonomikoak jaso dituztenek.

Atzo, Reuters agentziak Europar Batasuneko hainbat iturri aipatuta, Espainiak bankuak birkapitalizatzeko erreskatearen eskaera asteburuan egingo zuela argitaratu zuen. Albiste horrekin batera iritsi da NDFren txostenaren datuen aurrerapena.

Nazioarteko Diru Funtsak "azkar jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, baita "finantza sistemaren konfiantza berrezartzeko eta egonkortasuna bermatzeko esfortzu guztiak egiteko" ere, "egoera ekonomikoak Espainian eta eurogunean izan dezakeen bilakaera azkarra" zein izan daitekeen ikusita. Egin ezean, "krisi makroekonomikoa areagotu, merkatuen konfiantza jaitsi eta egonkortasuna ahuldu daiteke", NDFren arabera.

Estres testa

Banketxeei egindako estres testak ahulguneak antzematea izan du jomuga, egoera ekonomiko larriagoan eta Espainiako banketxeen erantzunean oinarrituta.

Ebaluaziorako egindako "estres testean", Espainiako Banketxearekin elkarlanean egon da Nazioarteko Diru Funtsa herrialdeko erakundeen balantzeak gainbegiratuz.

Besteak beste, ekonomiak 2012an % 4,1eko eta 2013an % 1,6ko atzeraldia izatea, langabezia % 26ra iristea eta etxebizitzen prezioak % 24 jaistea aztertu dituz NDFak aukeratu dituen parametroek.

Nazioarteko Diru Funtsaren txostena aurreratu egin da, eta astelehenerako iragarrita zegoen arren, goizaldean jakin da Espainiako finantza sistemak 40.000 milioi euro beharko dituela.Finantza erakundeen kapital premia "40.000 milioi euro ingurukoa" dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak, "berregituratze eta maileguen birsailkapenen balioaren ondorioz", nahiz eta kopuru hau "hainbat banketxek eraginda" igo egin daitekeela esan duten. Helburua, Basilea III akordioarekin bat eginez, kapital gehiago eta funts hornidura handiagoak izatea da.Hala ere, NDFren arabera, "Espainiako finantza sistemaren funtsa sendoa eta shock berriei eusteko gai da", baina " sisteman ahulgune garrantzitsuak daude". Hala ere, "banketxe handienak hondamendi berriak eusteko gai" direla nabarmendu du txostenak.Ikerketa honen arabera, Espainiako banketxe handienek, besteak beste, BBVAk eta Santanderrek, "baldintza ekonomikoak okertzen badira, egoerari eusteko errentagarritasun nahikoa dute". "Ahulguneak, aurreko bi banketxeek ez bezala, beste banku batzuek dituzte, banketxe bilakatu diren aurrezki kutxek esaterako, dagoeneko FROB finantza sistema berregituratzeko funtsaren laguntza ekonomikoak jaso dituztenek.Atzo, Reuters agentziak Europar Batasuneko hainbat iturri aipatuta, Espainiak bankuak birkapitalizatzeko erreskatearen eskaera asteburuan egingo zuela argitaratu zuen. Albiste horrekin batera iritsi da NDFren txostenaren datuen aurrerapena.Nazioarteko Diru Funtsak "azkar jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, baita "finantza sistemaren konfiantza berrezartzeko eta egonkortasuna bermatzeko esfortzu guztiak egiteko" ere, "egoera ekonomikoak Espainian eta eurogunean izan dezakeen bilakaera azkarra" zein izan daitekeen ikusita. Egin ezean, "krisi makroekonomikoa areagotu, merkatuen konfiantza jaitsi eta egonkortasuna ahuldu daiteke", NDFren arabera. Estres testaBanketxeei egindako estres testak ahulguneak antzematea izan du jomuga, egoera ekonomiko larriagoan eta Espainiako banketxeen erantzunean oinarrituta.Ebaluaziorako egindako "estres testean", Espainiako Banketxearekin elkarlanean egon da Nazioarteko Diru Funtsa herrialdeko erakundeen balantzeak gainbegiratuz. Besteak beste, ekonomiak 2012an % 4,1eko eta 2013an % 1,6ko atzeraldia izatea, langabezia % 26ra iristea eta etxebizitzen prezioak % 24 jaistea aztertu dituz NDFak aukeratu dituen parametroek.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X