Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eragingo die erreskateak herritarrei?

Europar Batasunak Espainiako bankuak erreskatatu izanak herritarren egoera ekonomikoa zailtzea ekarriko du. Kontsultatu erreskateak herritarrengan izango dituen balizko ondorioak.
Europak Espainiako bankuak erreskatatuta, herritarren egoera ekonomikoa zaildu egingo da. EITB
Europak Espainiako bankuak erreskatatuta, herritarren egoera ekonomikoa zaildu egingo da. EITB

Mariano Rajoyren Gobernuak Espainiako bankuak erreskatatzeko eskaera egin dio Europar Batasunari eta honek 100.000 milioi euro utziko dizkio. Interbentzio honen ondorioz, Espainiako bankuak hiru organoren menpe izango dira: Europako Banku Zentrala, Europako Batzordea eta Nazioarteko Moneta Funtsa.

Horrela bada, Espainiako Gobernuak erreformak egiteko ahalmen asko galduko du eta ekonomia espainiarra hiru organo horien bidez zuzenduta egongo da. Honek guztiak herritarrek bizi duten egoera ekonomikoa zailtzea ekarriko du eta litekeena da, besteak beste, ondorioak hauek izatea:

1. Autonomien gastua murriztuko da. Beste era batera esanda, erkidegoen eta Estatuaren arteko bikoiztasunak eta sektore publiko autonomikoaren gastua murriztuko dira.

2. Osasun sektorean murrizketak izango dira. Litekeena da kopagoa zabaltzea eta, ondorioz, medikuarengana joaten den bakoitzean edo larrialdi zerbitzuak erabiltzean kuota bat ordaindu behar izatea. Horrez gain, mediku bakoitzeko paziente gehiago izatea ez dago baztertuta.

3. Gastu publikoa murriztuko da, hau da, soldatak jaitsiko dira eta sektore publikoko langile kopuruak behera egingo du.

4. Erretiroa hartzeko adina atzeratuko dute eta lan-merkatuan erreformak egingo dituzte: enpresa pribatuetan soldatak jaitsiko dituzte, kaleratzeen kostuak behera egingo du (lan egindako urte bakoitzeko 20 egun baino gutxiagora) eta pentsioak izoztu edo murriztu egin ditzakete.

5. Enpresa publikoen kopuruak behera egingo du eta pribatizazioak ugarituko dira.

6. Inbertsio publikoak murriztuko dira.

7. Zerga-sistema erreformatu eta zorrotzagoa bilakatuko dute, zeharkako zerga altuagoak ezarrita. Zeharkako zerga horiek igotzeak kontsumoan eta turismoan eragin negatiboa izan dezakeen arren, Espainiak Europar Batasuneko bigarren BEZ baxuenak dauka eta, beraz, igotzeko aukera emango dio. Litekeena da produktu batzuei ezartzen zaizkien % 8ko eta % 4ko tasa murriztuak desagertzea.

8. Argindarraren prezioak eta zerga bereziek gora egingo dute.

9. Autobietan ere bide-sariak ezarriko dituzte. Katalunian, adibidez, autobiak erabiltzeagatik kopagoa ordaintzen dute eta eredu hori laster jarriko dute martxan Madrilgo erkidegoan.

10. Egoera ekonomiko honetan, aurreztaileak izango dira onurak izango dituzten bakarrenetakoak, epe luzean dirua amaitu egiten baita. Une honetan Bruselak emandako dirua dute Espainiako bankuek eta horrek indartu egingo ditu.

11. Akziodunekin gerta daitekeena ez dago argi, baina arazoak dituzten bankuetako akzioak dituztenek etorkizun iluna izango dutela ematen du.

12. Banketxeetako erabiltzaileek komisio gehiago ordaindu beharko dituzte. Erreskatatutako bankuek nahiz egoera onean daudenek bide horretara jo beharko dute dirua irabazteko.

Iturria: El Economista eta Consumer

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X