Krisia eurogunean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagarde: 'Hiru hilabetetan salbatu behar dugu euroa'

Euroguneko herrialdeek 'corralitoa' ezarriko dute Grezian, igandeko hauteskundeen ostean euroa uzten badu.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak ohartarazi du "hiru hilabete baino gutxiago" dituztela "euroa salbatzeko".

CNN telebista-kate estatubatuarrean egindako elkarrizketan, Lagardek adierazi du eurogunea eraikitzeak "luze" eman duela, eta oraindik ere "zeregin horretan" daudela une honetan.

AEBetako hedabidearen esanetan, adierazpen horrekin Lagarde bat etorri da George Soros inbestitzailearekin, horrek ere eman baitu hiru hilabeteko epea euroa salbatzeko.

Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari dagokionez, NDFko zuzendariak esan du ez duela espekulatu nahi, eta barkamena eskatu du herrialde horretako ihes fiskalari buruz egindako adierazpen batzuk direla eta, Atenasen polemika handia piztu baitzuten.

Greziaren aurkako neurriak

Hain justu, igandeko hauteskundeen ostean Grezia eurogunetik aterako balitz, baliteke euroguneak 'corralitoa' (herritarrek bankuetatik atera dezaketen diru kopurua mugatzea) eta kapital kontrolak ezartzea herrialde horretan, eta Schengen akordioa bertan behera uztea (mugetan pertsonen joan-etorri askea mugatzea).

Hauteskundeotan, Syriza koalizio ezkertiarra da faborito, eta Europar Batasunak eta NDFk Greziari inposatutako baldintzen eta murrizketen aurkakoa da.

Horrenbestez, azken sei asteetan, euroguneko ministroek "erantzun plan" bat eztabaidatu dute, eta aipatu neurriak egoera "larrienari" aurre egiteko abiatuko lituzkete. Dena dela, ez dute espero Greziak euroa uztea.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak ohartarazi du "hiru hilabete baino gutxiago" dituztela "euroa salbatzeko".CNN telebista-kate estatubatuarrean egindako elkarrizketan, Lagardek adierazi du eurogunea eraikitzeak "luze" eman duela, eta oraindik ere "zeregin horretan" daudela une honetan.AEBetako hedabidearen esanetan, adierazpen horrekin Lagarde bat etorri da George Soros inbestitzailearekin, horrek ere eman baitu hiru hilabeteko epea euroa salbatzeko.Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari dagokionez, NDFko zuzendariak esan du ez duela espekulatu nahi, eta barkamena eskatu du herrialde horretako ihes fiskalari buruz egindako adierazpen batzuk direla eta, Atenasen polemika handia piztu baitzuten.Greziaren aurkako neurriakHain justu, igandeko hauteskundeen ostean Grezia eurogunetik aterako balitz, baliteke euroguneak 'corralitoa' (herritarrek bankuetatik atera dezaketen diru kopurua mugatzea) eta kapital kontrolak ezartzea herrialde horretan, eta Schengen akordioa bertan behera uztea (mugetan pertsonen joan-etorri askea mugatzea).Hauteskundeotan, Syriza koalizio ezkertiarra da faborito, eta Europar Batasunak eta NDFk Greziari inposatutako baldintzen eta murrizketen aurkakoa da.Horrenbestez, azken sei asteetan, euroguneko ministroek "erantzun plan" bat eztabaidatu dute, eta aipatu neurriak egoera "larrienari" aurre egiteko abiatuko lituzkete. Dena dela, ez dute espero Greziak euroa uztea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X