Arrisku-saria, mugak gaindituz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egun beltza merkatuetan, greziarrek euroa babestu duten arren

Espainiako arrisku-saria 590 puntuko mailara iristear egon da, euroa ezarri zenetik altuena. 10 urterako bonoak % 7ko muga zeharkatu du, eta burtsak % 2,96 egin du behera.
Arrisku-saria inoizko mailarik altuenera iritsi da. EFE

Espainiari zorra erosteko eskatzen dioten errentagarritasunaren eta Alemaniari eskatzen diotenaren arteko aldeak marka guztiak hautsi ditu astelehen honetan. Izan ere, Espainiako arrisku-saria 588 puntura iritsi da, euroa sortu zenetik inoiz izan duen mailarik altuenera. Ondoren, zertxobait baretu, eta 574 puntuan itxi du eguna.

10 urterako bonoen errentagarritasuna, berriz, % 7,2ra iritsi da jardunaldian zehar, eta % 7,15ean bukatu du astelehena, euroa martxan denetik estreinakoz.

Arrisku-saria, markak hausten

Saioa 533 puntutan hasi da, ostiraleko itxiera kontuan hartuta (543,7) jaitsiera nabarmena; baina, lasaitasunak gutxi iraun du, eta 12:45ean Espainiako arrisku-saria 571,3 puntura iritsi da, irekieran baino ia 40 puntu gehiago. 14:40ean, berriz, 583,9 puntuan kokatu da, eta 588 puntura ere iritsi de egunean zehar.

Greziako hauteskundeak

Greziako alderdi kontserbadoreen garaipenak ere ez ditu merkatuak baretu, eta, hainbat adituren ustetan, jasotako laguntzaren ordainetan bete beharreko baldintzak berriz negoziatzeko alderdi irabazleek agertu duten asmoak piztu omen ditu ziurgabetasuna eta tentsioa. Herrialde batek erreskatearen beharra izateko zein maila gainditu beharko lukeen zehazterako orduan adituok ez dute bat egin.

Burtsak % 2,96 egin du behera

Arrisku-saria 569ko mailan zela, IBEX 35ek 199,10 puntu egin du behera (% 2,96), eta 6.519,90 puntuan bukatu du astelehena. Azken hiru asteotako beherakadarik handiena da.

Balore handi guztiek egin dute behera: Iberdrolak, % 5,17; Banco Santanderrek, % 4,57; BBVAk, % 4,21; Telefonicak, % 3,92; eta Repsolek, berriz, % 3,25.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X