Greziako erreskatea berriz negoziatzen saiatuko da Demokrazia Berria
Europar Batasunarekin dituzten akordioak beteko dituzten arren, nazioarteko laguntza eskuratu ahal izateko Greziak onartu zituen murrizketa planak berriz negoziatu nahi dituztela iragarri du Antonis Samarasek, Greziako hauteskundeak irabazi berri dituen Demokrazia Berria alderdiko buruak.
"Atzo esan nuen Greziak hitza beteko duela. Baina, aldi berean, erreskate plana berriz negoziatu nahi dugu'', esan du Samarasek Atenasen egin duen prentsaurrekoan. Horretarako, ''ahalik eta alderdi politiko gehien bilduko dituen salbazio gobernua'' osatzea beharrezkoa dela uste du Demokrazia Berria alderdiko buruak.
Merkel, malgutasunaren kontra
Grezian hazkundea sustatzeko laguntza berriak martxan jartzeko aukera mahai gainean jarri du Merkelek, baina erabat baztertu du erreskatea dela-eta Grezian ezarritako murrizketen programan malgutasunik ezartzea. Gobernu berriak aurreko agintariek hartutako ''konpromisoei'' eutsi beharko diela esan du Merkelek.
Greziako hauteskundeetako emaitzek Alemaniako gobernu koalizioan piztu dituzten iritzi kontrajarrien ondoren egin ditu adierazpenok. Izan ere, Greziari ezarritakomurrizketa eta erreforma programa malgutzea komenigarria den ala ez eztabaidatzen aritu omen dira bertan.
Greziak murrizketa neurri horiek ezarri bezala bete behar dituela defendatu du orain arte Berlinek (zatiketarik gabe), eta ideia horren alde egin du gaur bertan Alemaniako gobernuko bozeramaileordeak: ''Gobernu berria, konpromiso zaharrekin'', esan du.
Bestalde, Guido Westerwelle Kanpo Arazoetarako ministroak Greziari denbora gehiago ematearen alde egin zuen atzo bertan, Bruselatik azken orduetan iritsi diren espekulazioekin bat eginez.
Gobernu berria, ate-joka
Astelehen honetan egin ditu Samarasek gobernua osatzeko lehen bilerak. Alexis Tsipras Syriza alderdiko ordezkariarekin bildu da lehenik, baina ez dute akordiorik lortu. Ezkerreko alderdiak ez du onartu gobernu berrian sartzea, baina murrizketa neurriak berriz negoziatzen baldin badituzte, Demokrazia Berria alderdiarekin ''harremanetan etengabe'' egoteko asmoa duela iragarri du.
Ondoren, Pasok alderdiko ordezkariarekin elkartu da Samaras, eta, bilera horren ondoren, astearte honetan bertan gobernu berria egongo dela iragarri du Evangelos Venizelos Pasok alderdiko buruak. Hirugarren geratu dira azken hauek joan den igandeko hauteskundeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.