Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak baieztatu egin du argindarra % 4 edo 5 garestituko dela

Martxoko berrikuspenean, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa % 7 garestitu zuen batez beste.
Jose Manuel Soria Industria ministroa. Argazkia: Efe

Azken baliabideko tarifa elektrikoa (TUR), Espainian 20 milioi erabiltzaile dituena, % 4 eta % 5 artean garestituko da uztailetik aurrera, Jose Manuel Soria Industria ministroak jakitera eman duenez.

Soriak Kongresuko korridorean azaldu duenez, prezioaren garestitzea tarte horretan kokatuko da, baina "%4 tik gertuago".

Industria ministroaren esanetan, atzoko enkantearen ondoren (energiaren kostua % 9,5 igo zen), erreziboaren beste osagarriren bat jaistea da tarifa ez garestitzeko aukera bakarra, Gobernuak ezartzen dituen bidesariak, hain zuzen ere.

Horren harira, Soriak esan du ezin direla bidesari horiek merkatu, horiekin ordaintzen baitira elektrizitatea hornitzeko kostuak, eta bestela tarifaren defizit arazoa okertuko litzateke.

Martxoko berrikuspenean, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa % 7 garestitu zuen batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X