Rajoyren murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailaren 19rako manifestazio eguna deitu dute CCOOk eta UGTk

Hainbat herritar, gehienak funtzionarioak, Kongresu aurrean elkartu dira asteazken honetan, neurrien kontra protesta egiteko.
Toxo eta Mendez, agerraldi batean. Argazkia: EFE.

ong>CC.OO., UGT eta CSI-F sindikatuen hitzetan ''gehiegikeria'' dira Mariano Rajoy Espainiako presidenteak iragarritako murrizketak, eta manifestazio eguna deitu dute uztailaren 19rako. Sindikatuetako ordezkariek, gainera, funtzionarioei eragiten dieten neurri berriak azaltzeko asteazken honetan deitutako bileratik alde egin dute, protesta gisa.

Meatzarien aldeko manifestazioan, Ignacio Fenandez Toxo CC.OO. sindikatuko idazkari orokorrak esan du neurri berriak ''bidegabekeria'' direla ''denontzat'', eta aberatsei zuzendutako neurri bat ere ez egotea salatu du. Toxoren hitzetan, horiek dira krisiaren sorreraren errudunak, eta ''gertatzen ari dena ordaindu behar dutenak''.

Candido Mendez UGT sindikatuko buruaren hitzetan, bestalde, ''sendatu baino erailtzeko aukera gehiago dituen talka neurria da Rajoyrena''. Neurriak langabeengana, pentsiodunengana eta langile publikoengana bideratzea bidegabekeria da, Mendezen ustez.

Sindikatuen ustez, ''iruzur politikoa'' egiten ari da Gobernua murrizketa hauekin, hauteskundeetan aurkeztu ez zuen programa batekin gobernatzen ari baita Rajoy, eta, murrizketen inguruan iritzia eman dezaten, herritarrei galdeketa egiteko asmoa iragarri dute sindikatuek.

Sindikatuak mahaitik altxatu dira

Gaur bertan, Ogasun Ministerioa bilera egitekoa zen CC.OO., UGT, CSIF, ELA eta CIG sindikatuekin, Mariano Rajoy presidenteak iragarri dituen neurriak azaltzeko. Baina sindikatuetako ordezkariak mahaitik altxatu dira, neurrien kontrako protesta gisa.

Funtzionarioen protestak

300 bat funtzionario elkartu dira eguerdian Kongresu aurrean, murrizketen aurka protesta egiteko. Ondoren, Gobernuaren eta sindikatuen arteko bilera hartu behar zuen Ogasun Ministerioaren egoitza aurrean beste 200 bat funtzionario elkartu dira, protesta eginaz eta sindikatuetako ordezkariei negoziaziorik ez egiteko eskatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X