Kontsumitzaileen Konfederazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BEZa igotzeak 600 euroko kostua ekarriko dio urtean familia bakoitzari

Zerga murriztua duen hainbat produktuk, besteak beste, haragiak,arrainak eta kontserbak, % 10eko BEZa izango dute.
Erosketa-saskia garestitu egingo da.

ano Rajoyk iragarritako eta ostiralean bertan onartuko duten BEZaren igoerak batez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzari Kontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen Erakundeen Konfederazioaren arabera.

Konfederazioaren txosten baten arabera, oinarrizko ondasunei dagokien zerga % 4an utziko duten arren, zerga murriztua % 8tik % 10era igotzeak hainbat produktu garestituko ditu, besteak beste, haragia, arraina eta kontserbak. Garraioa ere bi puntu garestituko da zerga murriztua baitu, ondorioz, urtean batez beste 68,15 euro gehiago ordaindu beharko dugu.

Aisian, ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafeetan eta jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste, hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean.

Uraren fakturan % 10eko BEZa izango dugu. Argindarrean eta erregaian, ordea, % 21ekoa.

% 21eko BEZa edari alkoholikoek, tabakoak, jantziek, oinetakoek, altzariek eta etxebizitzarako beste hainbat ekipamenduk izango dute.

Familien batez besteko gastua, beraz, dezente igoko da.

Hezkuntzari eta Osasunari ez dio igoerak eragingo. Osasun zerbitzu batzuek soilik izango dute % 10eko BEZa, dentistarenak esaterako.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X