Rajoyren murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

962 euro baino gutxiago kobratzen dutenek aparteko soldata jasoko dute

Rajoyren Gobernuak adostutako neurriek espainiarrei "beste ahalegin bat" eskatzea direla onartu du Montorok baina, horren hitzetan, "esfortzu horrek pena merezi izango du".
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.

Hilean 962 euro baino gutxiago kobratzen duten funtzionarioek Gabonetako aparteko soldata jasoko dute, gaur Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarri duenez.

Senatuko osoko bilkuran, Montorok gogoratu du kopuru hori gutxieneko soldataren % 150 suposatzen duela (641,4 euro).

Rajoyren Gobernuak adostutako neurriek espainiarrei "beste ahalegin bat" eskatzea direla onartu du Montorok baina, horren hitzetan, "esfortzu horrek pena merezi izango du".

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X