Jaurlaritzak funtzionarioentzako murrizketak ezarri 'beharko' ditu
Patxi Lopez lehendakaria Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak krisi ekonomikoari aurre egiteko onartu dituen neurrien kontra agertu da "erabat", "infernurako bidaia" direlako eta ez direlako "atzeralditik atera eta hazkundea lortzeko" tresnak.
Hala ere, lehendakariak aurreratu du ezarri egin beharko dituztela funtzionarioentzako murrizketak, Gabonetako aparteko soldata kentzea, besteak beste.
Gogoraekarri duenez, Espainiako Gobernuak "oinarrizko lege" gisa onartu ditumurrizketak, eta erkidegoak horiek ezartzera "behartuta" daude. Dena dela, Jaurlaritzaren eskumenak urratzen badira helegitea aurkeztuko dutela berretsi du.
"Marra gorriak"
Patxi Lopezek "Hezkuntzan, Osasunean, eta gehien behar dutenen laguntzetan" ez duela murrizketarik egingo hitz eman du. "Horiek izango dira Jaurlaritzaren marra gorriak", azpimarratu du.
Gainera, "erresistentzia" egiteko eta zerbitzuak "ez murrizteko" deia egin die aldundiei.
"Gehien behar dutenak"
Hori horrela, Patxi Lopezek gogor kritikatu ditu neurriak, "gehien behar dutenak" kaltetuko dituelako. Hala ere, Jaurlaritzaren buruak berretsi du haiek "ahulenei laguntzeko prest" egoten jarraituko dutela.
Lehendakariaren arabera, Rajoyk onartutako neurriak "zigorra" dira herritarrentzat. "Egoera larrian gaude. Rajoyren neurriek ezinegon gehiago sortzen dute etorkizunaren inguruan", Rajoyren esanetan.
Patxi Lopezek uste du Rajoyk "hanka sartu" duela "arazoa identifikatzerakoan eta irtenbideak ematerakoan".
Erkidegoen eskumenak
Lehendakariak "gogoeta" egitea proposatu dio Espainiako presidenteari; izan ere, "ezin dira murrizketak jarri autonomia erkidegoen eskumenak urratuta".
"Esfortzua egin dezala eta jar ditzala hazkundea lortzeko politikak martxan. Horiek gabe inoiz ezingo gara krisitik irten", gaineratu du.
Batasunerako deia
Lehendakariak batasunerako deia egin du "desadostasunak ahaztu" eta "administrazioen arteko gerrak" amaitzeko garaia delakoan.
Horren harira, lau zutaberen gainean adostasuna lortzeko deia egin die herritarrei eta administrazioei: autogobernuaren defentsa, zerbitzu publikoak, ekonomiaren berpizkundea eta itun fiskala lortzea.
Autogobernuari dagokionez, helegiteak iragarri ditu eskumenak urratu direla uste duten kasu guztietan. Era berean, udalei eta aldundiei "eusteko" eta zerbitzu publikoak ez murrizteko deia egin die.
Gainera, gai beraren inguruan jarduten duten elkarte publiko guztiek bat egitea proposatu du. "Hiru lurralde gara, baina herrialde bakarra, eta horrela jokatu behar dugu", adierazi du.
2013ko aurrekontuak osatu aurretik itun fiskala egitea aldarrikatu eta ondare handien gaineko zerga bat sortzea proposatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean Greba Batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.