Lehentasunezko partaidetzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehentasunezko partaidetzen bezeroek aurrezkiak galduko dituzte

Entitateen berregituratzeak sorraraziko dituen kostuak Estatuak soilik ez ezik, entitateetan inbertitu zutenek ere ordaindu beharko dituztela ezartzen dute baldintzek.
Gizon bat NovaGaliciaren kontra protestatzen. Argazkia: Efe

Luis De Guindos Ekonomia ministroak lehentasunezko partaidetzen titularrek "erreskatatutako bankuen berregituraketan beren baliabideekin lagundu beharko dutela" ziurtatu du, banku espainiarrei emandako kredituak ezartzen dituen baldintzen arabera.

Entitateen berregituratzeak sorraraziko dituen kostuak Estatuak soilik ez ezik, entitateetan inbertitu zutenek ere ordaindu beharko dituztela ezartzen dute baldintzek.

Ekonomia ministroak Gobernuari eginiko kontrol saioan egin ditu adierazpen horiek, bere alderdi bereko Antonio Hurtado parlamentariak eginiko galderari erantzunez. Hurtadok banku espainiarrei emandako laguntzaren memorandumak “lehentasunezkoen iruzurrari estaldura ematea inplikatzen duen” galdetu dio.

Produktu horiei eta laguntza publikoa behar duten erakundeei dagokienez, arauak "lehentasunezkoen trukeak Europako Batzordeak baimentzea" exijitzen du, "merkatuaren baldintzetan egiteko", De Guindosek azaldu duenez.

"Saihestu egin behar zen"

De Guindosek berretsi du Gobernuak legedia aldatuko duela lehentasunezko partaidetzak inbertitzaileei berriro ez saltzeko. Hala ere, arau berriak ez omen du atzeraeragina izango.

"Zoritxarrez, arauaren aldaketak ez du dagoeneko saldu diren produktuetan eraginik izango", eta hori, "saihestu egin behar zen", ministroaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X