4 urtera arteko kartzela zigorra, kontu publikoak faltsutzeagatik
Estatuko Kontseiluak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako txostenen ostean, Gardentasunaren legea gogortu egin dutela eta aldaketa horien nondik norakoak azaldu ditu Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak, ministroen Kontseiluaren ostean.
Kontu publikoak faltsutzen edo datuak ezkutatzen dituzten kargu publikoak isun batekin eta hamar urteko gaitasungabetzearekin zigortzea aurreikusten zuen legearen aurreproiektuak.
Gainera, hauteskunde legea ere aldatuko dute aurrekontuen egonkortasun legea urratzeagatik isuna dutenek hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez izateko.
Estatuko Kontseiluak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako proposamenak kontuan izan ostean, presidenteordeak Gardentasun legeak "zorroztasuna eta irmotasuna" irabazi duela esan du.
Horrez gain, aipatutako bi erakundeetan eta Kontuen Auzitegia bezalako beste batzuetan ere Gardentasun legea ezarriko dela iragarri du. Baita partehartze publikoa % 50 baino gehiagokoa duten merkataritza elkarteetan ere.
Estatuko Gardentasun Agentziaren independentzia legea eta kontrol bermeak indartuko dira eta erakundearen presidentea Gobernuak aukeratuko duela, baina Kongresuaren babesa izan beharko duela, azaldu du Saenz de Santamariak.
Abortuaren balizko kasuak "ondo antolatu"
Presidenteordeak azaldu duenez, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak proposatuko Osasun Sexualaren eta Abortuaren Legearen erreforma egiteko abortuaren balizko kasuak "ondo antolatzeko lanean ari da Gobernua".
"Nazioarteko hitzarmenak betetzeko, epeen arabera arautzen den legea kasuen sistema batengatik aldatuko dugula esan dugu", azaldu du.
Gogoratu duenaren arabera, PPk hauteskunde programan "oso argi" utzi zuen Abortuaren Legea bi puntutan aldatuko zuela: adina (16 eta 18 urte bitarteko emakumeek gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukerarik ez izateko) eta legea epeetan ordez balizko kasuetan oinarritzea.
Estatuko Kontseiluak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako txostenen ostean, Gardentasunaren legea gogortu egin dutela eta aldaketa horien nondik norakoak azaldu ditu Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak, ministroen Kontseiluaren ostean.Kontu publikoak faltsutzen edo datuak ezkutatzen dituzten kargu publikoak isun batekin eta hamar urteko gaitasungabetzearekin zigortzea aurreikusten zuen legearen aurreproiektuak.Gainera, hauteskunde legea ere aldatuko dute aurrekontuen egonkortasun legea urratzeagatik isuna dutenek hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez izateko.Estatuko Kontseiluak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako proposamenak kontuan izan ostean, presidenteordeak Gardentasun legeak "zorroztasuna eta irmotasuna" irabazi duela esan du.Horrez gain, aipatutako bi erakundeetan eta Kontuen Auzitegia bezalako beste batzuetan ere Gardentasun legea ezarriko dela iragarri du. Baita partehartze publikoa % 50 baino gehiagokoa duten merkataritza elkarteetan ere.Estatuko Gardentasun Agentziaren independentzia legea eta kontrol bermeak indartuko dira eta erakundearen presidentea Gobernuak aukeratuko duela, baina Kongresuaren babesa izan beharko duela, azaldu du Saenz de Santamariak.Abortuaren balizko kasuak "ondo antolatu"Presidenteordeak azaldu duenez, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak proposatuko Osasun Sexualaren eta Abortuaren Legearen erreforma egiteko abortuaren balizko kasuak "ondo antolatzeko lanean ari da Gobernua"."Nazioarteko hitzarmenak betetzeko, epeen arabera arautzen den legea kasuen sistema batengatik aldatuko dugula esan dugu", azaldu du.Gogoratu duenaren arabera, PPk hauteskunde programan "oso argi" utzi zuen Abortuaren Legea bi puntutan aldatuko zuela: adina (16 eta 18 urte bitarteko emakumeek gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukerarik ez izateko) eta legea epeetan ordez balizko kasuetan oinarritzea.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.