Audientzia Nazionalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25,8 milioiko bermea ezarri die epaileak CAMko bost zuzendari ohiri

Legeak 15 eguneko epea ematen die bermea ordaintzeko. Bermea FROBek eskatutakoa da, CAM bere ardurapean baitago Estatuak esku-hartu zuenetik.
Roberto Lopez, CAMko zuzendari ohietako bat. Efe.

Javier Gomez Bermudez Audientzia Nazionaleko epaileak 25,8 milioi euroko bermea ezarri die Mediterraneoko Aurrezki Kutxako (CAM) bost zuzendari ohiri. Guztiei ustezko irregulartasunak leporatzen dizkiete. Bermea bosten artean ordaindu beharko dute erantzukizun zibilagatik.

Epaitegietako iturrien arabera, Gomez Bermudez epailearen erabakiak bermea jarri die Modesto Crespo CAMko presidente ohiari, Maria Dolores Amoros eta Roberto Lopez zuzendari nagusi ohiei, Vicente Soriano Baliabideen zuzendari ohiari eta Teofilo Sogorb Planifikazio zuzendari ohiari.

Inputatuek 15 egun dituzte bermea ordaintzeko. Bermea FROBek eskatutakoa da, CAM bere ardurapean baitago Estatuak esku-hartu zuenetik.

Bermea Diego Ramon CAMko kaltedunen abokatuak eskatutako 12 milioiak baino nabarmen handiagoa da.

Iragan astean, epaile berak pasaportea kendu zien Maria Dolores Amorosi eta Roberto Lopez Abadi, galdeketa egin ondoren, ihes egiteko arriskua zegoelako.

Beste ikerketa bat

Bestalde, kaltedunen elkarteak ikerketa propioa martxan jarri du CAMk salmenta teknika "oso agresibo"etan adituak ziren teknikariak kontratatu zituela frogatzeko. Aditu horien lana lehentasunezko akzioak saltzea zen, bozeramaile batek azaldutakoaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X