Grezian iraungitako elikagaiak salgai egongo dira, prezio merkeagoan
Greziako Gobernuak iraungitako eligaiak prezio merkeago baten saltzeko aukera baimenduko du, Gobernuak justifikatu ezin izan duen eta kontsumitzaile-elkarteek onartezina izendatu duten neurri batean.
“Neurri hau orain dela askotik dago baimendua, eta Europako beste hainbat herrialdeetan ere berdina gertatzen da. Egin dugun gauza bakarra produktu hauek merkeago saldu behar direla zehaztea izan da. Ez dut ulertzen hainbeste zarata sortu izanaren arrazoia”, esan du astelehen honetan Yorgos Moraitakis Garapen, Konpetentzia eta Merkataritza ministroak.
Dena den, neurri berri horrek ez du haragiaren eta esnekien salmentarako balioko, eta kasu horietan data-mugak orain arte bezala jarraituko dute.
Iraungitze-data ezberdinak
Gauzak horrela, iraungitze datak egunetan zehazten diren kasuetan, produktuen salmenta astebetez luzatuko da. eta hilabete eta urtea zehazten diren kasuetan, berriz, salmenta hilabete batez luzatu ahalko da.
Soldaten eta pentsioen murrizketen Grezian, produktuen prezioek gora egin dute nabarmen azkenaldian.
“Ekintza ezmorala da”
2011. eta 2012. urteko abuztuaren artean, azukrearen % 15, arrautzak % 6,8 , gurina % 3,2 eta kafea % 5,9 igo dira, Estatistika Agentziaren arabera.
“Ekintza ezmoral bat da”, kritikatu du Victor Tsiafutis kontsumitzaile elkarte bateko ordezkariak. “Prezioak kontrolatzeko ekimenak egin ordez, iraungitako produktuak salduko dituzte”, kexatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.