Urgentziazko neurriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaleratzeen kontrako lege-erreforma adostu dute Gobernuak eta PSOEk

''Prebentziozko neurriak eta neurri leungarriak'' ezartzea izango du helburu, eta urgentziazko bidea erabiliko dute araua onartzeko.
Stop Desahucios (artxiboko irudia).

Kaleratzeen kontra urgentziazko neurriak bilduko dituen lege-erreforma egitea adostu dute Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Elena Valenciano PSOEko idazkariordeak. Urgentziazko bidea erabiliko dute araua onartzeko.

Erreforma horren ezaugarri teknikoak sei adituk osatutako talde batek ezarriko ditu. Hala, Gobernuko hiru ordezkarik eta PSOEko beste hiru ordezkarik osatuko dute talde hori, eta astelehenean bertan bilduko dira.

''Prebentziozko neurriak eta neurri leungarriak'' ezartzea izango du helburu, eta neurri berriek ahalik eta adostasun handiena izatea nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X