2013-2015 negozio plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gamesak 368 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu du

Gamesak 1.800 pertsona kaleratuko ditu mundu mailan, langileen % 20,2, 2012ko urriaren eta 2013ko lehen hiruhilekoaren bitartean.
Gamesak Euskadin eta Nafarroan 368 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu du. Argazkia: EFE

Gamesa airesorgailuen ekoizleak astearte honetan aurkeztu du 480 langile kaleratuko dituen lan Erregulazio Espedientea, enpresako iturriek jakinarazi dutenez.

Espedientea atzo aurkeztu behar zutela adierazi zuten sindikatuek, baina, azkenik, enpresak gaur eman du erabakiaren berri.

Gamesak 1.800 pertsona kaleratuko ditu mundu mailan, langileen % 20,2, 2012ko urriaren eta 2013ko lehen hiruhilekoaren bitartean.Neurri horien ostean irabaziak izatea da asmoa. 

Estatuan, zehazki, 480 langile kaleratzea ekarriko du tamaina egokipen horrek, hau da, langileen % 10,9, enpresak zabaldu duenez.

Gamesak, 2013-2015 eperako, ahalik eta etekin handiena lortu nahi du tamaina txikiko negozioen bidez; negozioak 1.800 eta 2.000 megavatiokoak (MW) 2013an eta 2.200 eta 2.400 MW artekoak, 2015ean, izango dira.

Gamesaren planak 100 milioi euro aurreztea ekarriko du. Kaleratzeetatik 283 Nafarroan egingo dituzte, 85 Euskal Autonomia Erkidegoan, 80 Madrilen, sei Andaluzian, lau Aragoin, bi Gaztela-mantxan, bederatzi Gaztela Leonen, bat Katalunian, bi Valentzian, zazpi Galizian eta bat Errioxan.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X