Bideoa: 13 urteko gazte bat zauritu da Tarragonan, Mossoek oldartuta
13 urteko gazte bat zauritu da eta beste hiru gazte inputatu egin dituzte Tarragonan, Esquadra Mossoek kargatu ondoren. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Corte Ingles eta Rovira i Virgili unibertsitatetik gertu izan dira istiluak.
Gazteak buruan hartu du kolpea, eta ebaki bat egin du. Ospitalera eraman dute, eta lau puntu eman dizkiote. Jarraian igorri dute etxera.
Gurasoekin manifestazioan zegoen mutikoa, EFE agentziak jakitera eman duenez. Amak azaldu duenez, hainbat lasterketaren ondoren, istiluetan murgilduta ikusi duten beren burua eta agenteetako batek mutikoa jo du. Familiak salatu duenez, gurasoek beraiek eraman dute mutikoa ospitalera, Mossoek ez baitute utzi anbulantzia bertara gerturatzen. Anbulantzia iritsi ez dela-eta, agenteetako batek familiari barkamena eskatu diola ere azaldu dute.
Familiak salaketa jarriko du Esquadra Mossoen kontra, eta gertatutako Fiskaltzarengana eramango dute.
Operazioan parte hartu duten agenteek identifikazioa agerian ez zutela salatu du familiako kideetako batek.
Borrak ''errebotatu'' egin du
Kataluniako Generalitateko Barne sailak ''ezusteko ekintza'' batekin lotu du gertatutako, agenteek indarkeria erabiltzen ari ziren pikete bateko kideen kontra kargatu dutenean. ''Indarkeriaz jardun duten pikete batzuen atzetik korrika irten dira agenteak, eta, lasterketa horretan, agenteetako batek borra batekin kargatu du horietako baten kontra. Kolpeak lagun horren motxilan errebotatu du, eta adingabearen buruan jo. Agenteak ez du adingabea ikusi'', azaldu Barne sailak ohar batean.
Dena dela, Youtuben igota dagoen bideo batek erakusten duenez, gazteak kolpea jaso eta gero, beste agente batek adingabea artatzen ari zen emakume bati eraso dio, eta poliziei gertatutakoa leporatu dien neskato bat ere kolpatu dute, hiru aldiz.
Hiru pertsona inputatuta
Istiluen ondoren, hiru gazte inputatu ditu Poliziak.
Erreakzioak
ICVk Felip Puig Barne kontseilariaren dimisioa eskatu du, eta PPk, berriz, Tarragona ''istiluen hiri'' bihurtzea gaitzetsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.