Manifestazio jendetsuak, greba eguna bukatzeko
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako buruek greba orokorraren arrakasta azpimarratu dute, eta mobilizazio gehiago egiteko ''pizgarri'' izango dela uste dute. Greba deitu duten sindikatuen datuen arabera, jarraipena % 77koa da Espainian, eta, zenbait sektoretan % 90era ere iritsi dela esan dute.
Espainiako enpresarien elkartearen datuen arabera, jarraipena % 10eako izan da, eta, ''ezdeusa'' zenbait sektoretan. Zerbitzu minimoak normaltasun osoz bete direla nabarmendu du Gobernuak.
Toxo eta Mendez Madrilen arratsaldean egin duten manifestazio jendetsuan izan dira. Antolatzaileen arabera, milio bat lagun baino gehiago bildu dituzte Madrilgo kaleetan. Gobernuak bertan duen ordezkariaren arabera, 35.000 lagun izan dira.
Madrilen deitutako manifestazioa 18:30ean hasi da, Leialtasunaren Plazan, eta greba orokorrari amaiera jarriko dio. Guztira, ehun bat manifestazio baino gehiago deitu dira Estatu osoan, baina Madrilgo izan da denetan jendetsuena. "Etorkizunik gabe uzten gaituzte. Errudunak daude.Irtenbideak badaude", lelopean jai giroan egin dute protesta, eta pankartetan honako mezu hauek irakur zitekeen: "Haukonpontzen ez bada, greba, greba, greba", "greba orokorra eginbeharra zegoen" eta "Rajoy eta Merkel, ongizatearen estatuaren aurka". Adin guztietako pertsonek, haurrak eta adinekoak barne,lasaitasunez betetako giro batean parte hartu dute manifestazioan.
Manifestazio gehiago
Milaka pertsona bildu dira Bartzelonako Gracia pasealekuan, arratsaldean, "Irtenbideak ditugu. Etorkizuna kendu nahi digute" lelopean. Martxak ezin izan du bere orduan hasi, jende asko bildu delako. 18:00etan hasi behar zuen manifestazioak, Diagonal etorbidean, baina aurrekaldeakune batzuetan ezin izan du aurrera egin, pasealekuko hasierako lekuanjende-oldea zegoelako.
Istiluak eta atxiloketak
Egunean zehar zenbait istilu piztu dira Estatuko hainbat hiritan, eta 142 lagun baino gehiago atxilotu dituzte. Gauean, manifestazioen ondoren, istilu larriak izan dira Madrilen eta Bartzelonan. Halaber, 13 urteko gazte bat zauritu da Tarragonan, Mossoek kargatu ondoren,
A-14 aro baten amaiera ez dela esan dio Toxok Gobernuari
Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak azaroaren 14a ez dela aro baten amaiera esan dio Gobernuari. Candido Mendez UGTko idazkari nagusiakesan duenez, Mariano Rajoyk "adorea" izan behar du bere politikari buruzko erreferenduma deitzeko.
Toxok azaldu duenez, Gobernuak egoera konpontzea erabakitzen ez badu, eta 2013rako aurrekontu orokorrak kentzen ez baditu, "herritarren haserrea handitu egingo da".
Gobernuak espainiarren egoera ondo irakurri behar duela nabarmendu du, baita kaleetan diotena ere, "etxegabetzeekin gertatu dena errepikatu ez dadin"; kontrakoa pasatu ezean, manifestazioak nabarmen igoko direla gaineratu du.
Aipatu sindikatuetako ordezkariek prentsaurreko batean azaldu dutenez,"handia" izan da langileek greba deialdiari eman dioten erantzuna,martxoaren 29koaren gainetik "apur bat".
% 35eko jarraipena izan du bankuetanSindikatu nagusien (UGT eta Comfia-CCOO) arabera, Espainiako finantza-sektorean greba orokorrak izandako jarraipena % 35ekoa izan da; portzentaje hori % 4koa da, Bankuen Espainiako Elkartearen datuen arabera.
Bankuen Espainiako Elkarteak azaldu duenez, Espainiako erakundeek (sektorearen % 98k ordezkatzen dute) emandako datuen arabera, grebaren jarraipena % 4koa izango da. Goizean "istilu oso gutxi" izan dira, hainbat kutxa automatikoetan eta bulego batzuetako fatxadatan egindako kalteez gain.
Greba, Europa mailan
Mila persona baino gehiagok, ehunka espainiarrek tartean, Bruselan protesta egin dute Europar Batasunak ezarritako doitasun politiken aurka, Espainiaren, Alemaniaren, Greziaren, Portugalen, Irlandaren eta Zipreren Enbaxaden aurrean, Sindikatuek Europako Konfederazioak deituta, sindikatuek eta poliziek jakitera eman dutenez.
300 bat pertsona izan dira goizean, Bruselan, Espainiako Enbaxadaren aurrean, 10:00ak baino lehenago, doitasunaren aurka protestatzeko, hainbat espainiar eta Bruselan UGT eta CCOOko ordezkariak tartean. Manifestatzaile kopuruak gora egin du Espainiako legazioaren aurrean mila pertsona ingurura iritsi arte.
Eltzeak eta lapikoak eraman dituzte manifestatzaileek, eta Espainiako legazioaren aurrean, besteak beste, honako hau oihukatu dute: "herria batuta ez dute inoiz garaituko". Pankarten artean hau irakur zitekeen: "herrialdea suntsitu nahi dute", "14-A gehiago gara, kalera" eta "Europa, otsoengatik gobernatuta".
Kontzentrazioa era baketsuan gauzatu dute, halere, tentsiozko une bat bizitu da manifestatzaileen talde bat Enbaxada dagoen kalea okupatzen saiatu denean, baina Poliziak ekidin egin du hori. Pertsona gehiago iritsi direnean, kalea hartzeaz amaitu dute, eta Poliziak ezin izan du hori galarazi.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.