'Beste inposaketetan' ere Jaurlaritzak erabakitzea eskatu du Mintegik
Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du ondo iruditzen zaiola Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ematea. Hala ere, horretarako "nahikoa autonomia" baduela irizten badio, PPren "beste inposaketa" batzuen kasuan ere, koordainketan eta Hezkuntzako murrizketetan, gauza bera egitea eskatu dio.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, beti iruditu zaio ondo Gabonetako ordainsaria ematea. "Iruditzen zaigu langileek eskuratutako hainbat eskubide murrizten ari direla pixkanaka, eta hori da bat", adierazi du buruzagi abertzaleak.
Haren esanetan, ez da "pribilejio bat, lan baten errekonozimenduagatik lortutako eskubidea baizik".
Horren harira, Mintegik ez du ulertzen Jaurlaritzak zergatik erabili duen irizpide bat Gabonetako ordainsaria emateko eta beste bat PPren Gobernuak egindako "beste inposaketetan", koordainketan eta Hezkuntzako murrizketetan, besteak beste. "Oso interesgarria iruditzen zait beste gai batzuetan ere aplikatzeko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Astearteko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola, osasunean, hezkuntza edo larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek dira bermatuko direnak.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".
Errenta kanpaina apirilaren 15ean hasiko da Bizkaian
Bizkaiko zergadunek ekainaren 30era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko, eta hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurre, telefonoz eta online. Gainera, aurten, 20.000 eurora igo da errenta aitorpena derrigor aurkezteko errenta-zenbatekoa.
Arabako errenta-kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 25era izango da
Zergadunek "Rentafacil" modalitatean egindako proposamena onartu ahal izango dute egoitza elektronikoan, apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean. Halaber, "Rentared" Arabako Ogasunaren Laguntza Programaren bidez egindako aitorpenak ere apirilaren 7tik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent upelaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zuen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun makurra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.