Jaurlaritzaren funtzionarioek jaso egingo dute Gabonetako ordainsaria
Eusko Jaurlaritzaren 67.000 funtzionarioek jaso egingo dute Gabonetako aparteko ordainsaria, Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu duenez. Jaurlaritzak 200 milioi euro bideratuko ditu zeregin horretarako.
Mendiaren esanetan, ordainsaria ez ematea "bidegabea" izango litzateke, eta, gainera, ez luke "ia eraginik" izango defizitean. Salbuespen gisa, Jaurlaritzako kideek ez dute ordainsaria jasoko. Eusko Legebiltzarreko 108 langileek jaso egingo dute ordainsaria, baina parlamentariek eta taldeetako aholkulariek, aldiz, ez.
Aurrekontuen legea eta txosten juridikoa, oinarri
Mendiak azaldu duenez, Jaurlaritzak modu bakarra zuen ordainsariaren ordainketa bertan behera uzten zuen dekretua abian jartzeko: Euskadin indarrean zegoen Aurrekontuen Legea aldatzea. Baina, uztailean ez zen jardunik egon Legebiltzarrean (orduan onartu zuten dekretua), eta, ondoren, Legebiltzarra desegin zuten. ''Legebiltzarrean Aurrekontuen Legea moldatu gabe ordainsaria ez ordaintzea erabaki izan bagenu, Zuzenbidearekin bat ez datorren erabakia hartzen egongo ginateke'', azaldu du.
Halaber, Jaurlaritzak esku artean duen txosten juridiko baten arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak gastu publikoa murrizteko onartutako dekretuak urratu egiten ditu EAEren eskuduntzak, eta, kasu horietan, arau autonomikoa lehenesten da. Txosten hori aztertzeko orduan, Patxi Lopezen Exekutiboan interpretazio ezberdinak izan dira, baina, azkenean, abenduko aparteko soldata ordaintzea erabaki dute.
Mendiak astelehen honetan ETB-2n azaldu zuenez, jarduneko Jaurlaritza ordainsaria ordaintzearen aldekoa da, baina, azken hitza eurek dutela jakinda ere, erabakia EAJrekin aztertu nahi zuten, joan den ostegunean egitekoa zen eta azkenean bertan behera geratu zen bileran.
Rajoyren Gobernuak neurriak aztertuko ditu
Jaurlaritzak hartutako erabakia geldiarazteko zein neurri juridiko zein politiko bidera daitezkeen aztertuko du Mariano Rajoyren Gobernuak, Gobernuak berak Euskadin duen ordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez. Hala, Estatuko abokatuek sakonean aztertuko dute egoera, Jaurlaritzaren erabakia bide judizialetik geldi daitekeen ala Auzitegi Konstituzionalaren epaiari itxaron behar dioten jakiteko.
Dirua itzuli beharraren arriskua
Mendiak azpimarratu du ''txosten juridikoak eta Konstituzionalaren jurisprudentzia'' oinarri hartuta hartu dutela erabakia, baina aitortu du azken hitza Konstituzionalaren esku egon daitekeela, eta dirua itzultzera behartu ditzakeela langileak. ''Hori hurrengo Gobernuari egokituko zaion erabakia izango da'', gaineratu du.
Ildo horretan, EAJk segurtasun juridikoa eskatu du, ordainsaria itzuli behar ez izateko. Eusko Jaurlaritzak ordainsariaren inguruan hartutako erabakiari ''ahalik eta segurtasun juridiko handiena'' ematea eskatu dute jeltzaleek, Justiziak langileak ''ordainsari hori itzultzera'' behartzeko arriskua egon ez dadin. Halaber, irtenbidea erakunde guztietan (udaletan, aldundietan edo Eusko Jaurlaritzan) berdina ez izatea gerta litekeela aurreratu dute, bakoitzak bere aplikazio esparrua duelako.
Arantza Quiroga PPk Eusko Legebiltzarrean duen ordezkariaren hitzetan, Jaurlaritzaren jarrerak ''segurtasun juridiko eza'' dakar.
Nafarroan erabakia airean dago oraindik
Nafarroan airean da oraindik Gabonetako ordainsariarekin zer gertatuko den. UPNren Gobernuak hurrengo urteko ekainekoa urtarrilera aurreratu nahi du, baina, oposizioak ez du begi onez ikusten langileek bidean ordainsarietako bat galtzea, eta Gabonetakoa ordaintzeko eskatu diote Yolanda Barcinari. Hala, hurrengo astean jarraituko du aparteko soldatarekin zer egin aztertzen ari den ponentzia berezia. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzari bere erabakia babesten duen txosten juridikoa eskatu diote, balekoa den aztertzeko.
Foru Aldundietan
Bizkaiko eta Arabako aldundiek dagoeneko iragarri dute ez dutelaGabonetan ordainsaria ordainduko. Gipuzkoak ordaindu nahi du, baina,oraingoz, ez du formula aurkitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.