Gabonetako ordainsaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Aldundia: 'Jaurlaritza Konstituzionalera eraman dezakete'

Ordainsaria eman eta Konstituzionalera joateko arriskuaz ohartarazi dio Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzari.
Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramailea.
Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramailea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren iritziz, Jaurlaritzak Rajoyren Gobernuaren neurriei muzin egin eta funtzionarioei Gabonetako ordainsaria emanez gero Konstituzionalean amaitzeko arriskua du.

Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak kazetariek egindako galderei erantzunez emandako iritzia izan da.

Bizkaiko Aldundiak ordaintzen eta jasotzen duenarekiko "segurtasun juridikoarengatik, zuhurtziagatik eta arduragatik" 4.800 langileei aparteko ordainsaria kentzea erabaki zuela azaldu du Aburtok.

Jaurlaritzaren txosten juridikoak ezagutzen ez dituela onartu duen arren, Gabonetako aparteko ordainsaria ematea erabakiz gero, Jaurlaritza "Konstituzionalera eraman dezakete", ohartarazi du

"Legeen arteko talka" egon daitekeela esan du, EAEko aurrekontuen legearen (bertan ezartzen da Gabonetako ordainsaria) eta Rajoyren Gobernuaren lege dekretuaren artean, azken honek sektore publikoko langile guztien aparteko soldata kendu baitzuen.

Konstituzionalean gatazka sortuz gero, "agian atzera egin beharko da eta aparteko ordainsaria jasotzen dutenek bueltatu egin beharko dute", gaineratu du Aburtok.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X