Datu ekonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak % 1,46ko defizitarekin amaituko du urtea

EAEko egoera ekonomikoaren inguruko datuak aurreratu ditu Carlos Aguirrek eta kudeaketaren balantzea egin du.
Carlos Aguirre jarduneko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburua.

EAEk ez du Espainiak ezarritako defizit muga gaindituko (BPGaren % 1,5) Carlos Aguirre jarduneko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburuak aurreratu duenez eta urtea 952 milioi euroko defizitarekin amaituko du; BPGaren % 1,46.

Jaurlaritzako kide gisa egin duen azken agerraldian, taldeko beste kideekin batera kazetarien aurrean egindako topaketa batean iragarri ditu datuak.

Funtzionarioen Gabonetako ordainsariaren inguruan ere mintzatu da eta Konstituzionalak behin-behinean ordainketa eten duen arren, Jaurlaritzaren erabakia defendatu du, EAEn defizitaren muga gaindituko ez denez, ordainketa egiteko ahalmena dagoela argudiatuta.

Ekonomia Sailak aurtengo jarduera ixteko aurreikusi dituen datuak azaldu ditu Aguirrek. Azaroaren 30eko datuen arabera, EAE "defizitaren % 1,5eko mugan egongo da 2012an".

Abenduaren 31erako, defizita 952 milioi eurokoa izango dela gaineratu du, BPGaren % 1,46. Kopurua hamarren batzuk alda daitekeela onartu du, baina "edonola ere, % 1,5etik behera egongo da".

Datu horiekin, EAJren datorren Gobernuak "altxorrean marjina dezente" izango duela uste du urtarrilean "lehen erabakiak hartzen hasteko".

Aguirrek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 540 milioi euro jasoko ditu Diputazioen eskutik urtarrila eta otsaila bitartean, foru erakundeek Jaurlaritzari egin behar dizkoiten ekarpenen harira. Bestalde, horren hitzetan, Urkulluk zorpetzeko ahalmena (120 milioi euro) izango du, Gobernu sozialistak ez bezala.

Ekonomia sailburuak ukatu egin du ordainketak datorren Gobernuak egiteko atzeratu dutenik agindua; izan

ere, "ez daukagu fakturak kutxan gordeta uzteko ahalmenik".

Lehendakari izendatzen dutenean, Urkulluk kanpoko auditoria bat abian jarriko duela iragarri du, eta horren harira hitz egin du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak. Horren hitzetan, EAJk "nahi adina auditoria eska ditzake", baina "kontabilitatea publikoa da", eta Espainiako Gobernuak ontzat hartu ditu Eusko Jaurlaritzaren kontuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Registro Sidenor Basauri
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israeli altzairua saldu diola eta Sidenorren egindako erregistroa baliogabetzea eskatu du Fiskaltzak

Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko magistratuaren ikerketaren norabidea kritikatu du, gizateriaren aurkako delituak Ministerio Fiskalak edo "tratu bidegabea" jaso duen norbaitek salatuta baino ezin dira jazarri, eta uste du elkarte salatzaileak ez duela baldintza hori betetzen (herri-akusazioa da, eta ez partikularra). Hortik ondorioztatzen da, Fiskalaren ustez, "egindako guztia erabat deuseza da, genozidio, gizateriaren aurkako eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delitu horri dagokionez", eta ikerketa kontrabando-delitura mugatu beharko litzatekeela iritzi dio.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen egoera onbideratzeko irtenbideak bilatzeko prest dagoela adierazi du

Kongresuan egindako adierazpenetan, Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "eskua luzatuta" duela sektore estrategikoetako enpresen bideragarritasuna bultzatzeko neurriak bilatzeko. EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, ministroak esan du aurretik ere laguntzak jaso izan dituela enpresak: "112 milioi euro kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez, 20 milioi euro baino gehiago zortzi finantza-erakundek emanak, ICO abalen lerroari esker, eta ia 10 milioiko laguntzak, industria elektrointentsiboa izateagatik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X