52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
52 urteko gizonezko bat hil da ostegun honetan, Valtierran, traktore paladun batek jota, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
SOS Nafarroak 13:00ak aldera jaso du ezbeharraren berri. Hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da istripua, Valtierrako abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, traktore paladun batek jo du langilea.
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko, eta tokian bertan hil da.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Tuterako Foruzaingoko Argiketen Brigadako kideak ari dira istripuaren izapideak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela