Jaurlaritzak 2013ko ordainsariak aurreratzea onartu du
Eusko Jaurlaritzak 2013. urteko aparteko ordainsariak aurreratzea ahalbidetuko duen lege aurreproiektua onartu du gaur, Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak egindako bigarren bileran.
Hori horrela, hurrengo urteko udako ordainsaria urtarrilaren lehen egunetara aurreratuko dute; eta abendukoa, aldiz, uztailera, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez.
Neurria Gasteizko Gobernuaren 67.000 funtzionarioei ezarriko diete, hau da, "automatikoa eta derrigorrezkoa" izango da, eta ez borondatezkoa.
Lege aurreproiektua asteazkenean iritsiko da Eusko Legebiltzarrera, eta ostiraleko saioan bozkatuko dute.
Erkorekaren esanetan, aurtengo abenduko ordainsaria ez emateagatik aurreztuko dituzten 208 milioi euroak "enplegu planak sustatzeko" eta "oinarrizko zerbitzuak bermatzeko" erabiliko dituzte.
Erabaki gehiago
Bestalde, Jaurlaritzak 1,96 milioi euroko diru-laguntzak onartu ditu, metalaren sektorean enplegua sortzeko. Guztira, 500 enpresak jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Gaurko bileran, gainera, Urkullu lehendakariak goi-kargudun gehiago izendatu ditu: Ana Agirre Justizia sailburuorde izango da, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordea eta Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea.
Erregearen Gabonetako mezua
Gaur ETBk Juan Carlos I.a Espainiako erregearen Gabonetako mezua eskainiko duela eta, Erkorekak adierazi du erabaki hori "EITBko zuzendariari" dagokiola eta "errespetatu" egiten dutela.
Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, "Legebiltzarraren gehiengoa" mezua eskaintzearen aurka dago, "baina gai hau ez da garrantzitsuena Gobernu honenzat, ez diogu minutu bat ere eskaini gaurko kontseiluan".
Zure interesekoa izan daiteke
Greba orokorraren aldarria gizartean "konpartitzen" dela eta langilegoaren babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek ezinbestean grebara jo behar izan dute Eusko Legebiltzarrak herri ekimen legegileari atea itxi eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent petrolio gordinaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zituen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzeko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun txarra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea osatu du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.
ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"
Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.
Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.