Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.
Tubos Reunidos enpresaren egoitza, Amurrion. Artxiboko argazkia: Europa Press
Tubos Reunidosek esan du behartuta dagoela 301 langileri (Amurrion 274ri eta Trapagaranen 27ri) eragingo dien enplegu-erregulazioko espedientea ezartzera, eta "egoera berri honen aurrean" irekitzen diren aukera guztiak aztertu behar dituela orain; izan ere, akordiorik gabe amaitu dute negoziazioa.
Enpresak azpimarratu duenez, akordiorik ez lortzeak asko zaildu du Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearekiko (SEPI) eta bestelako finantza erakundeekiko duten zorra berregituratzea eta finantzaketa bilatzea.
Ohar batean, konpainiak adierazi du negoziazio batzordeak uko egin diola 1.000 langileren jarduera eta enplegua babestuko lukeen akordioa onartzeari. Tubos Reunidosek funtsezkotzat jo zuen langileekin akordioa lortzea bere bideragarritasun planaren prozesu osorako, baina azkenean ez da posible izan.
Enpresak gogorarazi duenez, irteera guztiak borondatezkoak izatea eskaini zuen azken saiakera gisa. Neurri horrek kontuan hartzen zuen langile askok baja sustatuak eta aurretiko erretiroak hartuko zituztela. Hala ere, langileen ordezkariek baztertu egin dute eskaintza. Horren aurrean, zuzendaritzaren arabera, ez zaio beste aukerarik geratzen, enplegu-erregulazioko espedientea bideratzea baino.
Tubos Reunidosen hitzetan, eskariaren beherakada eta egungo gainprodukzioa egiturazkoak dira, eta, hori dela eta, birdimentsionatu beharra du. Gainera, azken 10 urteetan irabaziak bi ekitalditan bakarrik izan dituela nabarmendu du.
Horrela, Tubos Reunidosen etorkizuna zalantzaz beteta dago. Zuzendaritzak esan du egoera guztiak aztertuko dituela, eta ikusteko dago zein baldintzatan ezartzen duen azkenean enplegu-erregulazioko espedientea.
Bigarren urratsa SEPIrekiko eta finantza erakundeekiko zorra berregituratzea izango litzateke, baita finantzaketa bilatzea ere. Enpresak esan du urrats horiek asko zaildu direla, ez delako akordiorik lortu, eta datorren astean hasiko omen da neurriak hartzen.
Testuinguru horretan, ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea, nahiz eta aukera hori ez den oharrean aipatzen.
Tubos Reunidosek 71,3 milioi euroko galerak eta 22,8 milioiko EBITDA negatiboa izan ditu 2025eko ekitaldiaren amaieran, eta 263 milioi euroko zorra pilatu du.
Hodien fabrikatzaileak egungo ziurgabetasun geopolitikoaren eragina jasan du. AEBra saltzen zituen produktu gehienak, eta 2023an eta 2024an fakturazioaren % 50 inguru hara bidali zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.