Langabezia % 12,8ra heldu da 2012an Euskadin, % 1,6 gora eginda
% 1,6 egin du gora langabeziak Euskal Autonomia Erkidegoan iaz, hortaz, % 12,8ko langabeziarekin itxi du aurreko urtea.
Eustat Euskal Estatitistika Institutuak plazaratu duenez, biztanleria jardueraren arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak plazaratu ditu, iazko laugarren hiruhilekoari dagozkion datuak jasota.
Lurraldeka, Araban % 4,4 egin zuen gora lanik gabe dauden pertsonen kopurua, Gipuzkoan % 1,7 eta % 0,9 Bizkaian.
2011ko laugarren hiruhilekoan iazko aldi berean baino herritar gehiago zeuden lanean, % 4,6 gehiago hain zuzen, 42.900 pertsona gehiago zenbatu baitzituzten langabezian 2012ko azken hiruhilekoan: 24.400 gizon gehiago eta 18.500 emakume gehiago.
Aurreko urtea bukatu zenean, EAEko langabe kopurua, alegia, lana modu aktiboan bilatzen duten eta, gainera, horretarako prest daudenen pertsona kopurua 130.200 pertsonatan zehaztu dute, aurreko hiruhilabetekoaren 9.600 gehiago eta 2011ko azken epean baino 13.300 gehiago.
Gizonezkoetan izan da beherakadarik nabarmenena, aurreko hiruhilekoan baino 11.700 langile gutxiagorekin; emakumezkoetan, ordea, 7.700koa izan da beherakada. Hiru lurraldeetan egin du behera langile kopuruak; Bizkaian 7.900 behargin gutxiago daude, Araban 6.500 eta Gipuzkoan 5.000.
Industriako sektoreko langile kopurua 9.400 pertsonatan gutxitu da, 7.700 langile galdu dira zerbitzu sektorean, 1.200 nekazaritzan eta, azkenik, 1.100 etxegintzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.