ELGAren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisia areagotu eta % 27ko langabezia tasa izango da 2013an Espainian

Atzeraldia areagotu egingo da eta BPG % 1,4 jaitsiko da datorren urtean.
Langabezia tasa % 27ra iritsiko da.

iniako ekonomia % 1,3 jaitsiko da 2012an eta % 1,4 datorren urtean, eurogunean aurreikusitako atzeraldia dela eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) iragarri duenaren arabera. Hori dela eta, langabezia tasa % 25ekoa izango da aurten eta 2013an % 26,9ra iritsiko da.

Espainiako Gobernuaren azken aurreikuspenen arabera, ekonomiak % 1,5 egingo du behera aurten, eta % 0,5 datorrenean. 2014an ordea, % 1,2 haziko dela aurreikusi du Gobernuak.

ELGAren aurreikuspenak oso bestelakoak dira, baina biek bat egiten dute 2014 arte Espainia haziko ez dela esaterakoan.

Parisen egoitza duen erakundearen aurreikuspenak, ordea, ez dira hain baikorrak, 2014rako % 0,5eko hazkundea Europar Batasuneko tasarik txikiena baita, Grezia kenduta (atzeraldian jarraituko du, eta % 1,3 jaitsiko da).

"Atzeraldia areagotzearen ondorioz 2013ko langabezia tasa % 26,9ra igoko dela aurreikusi du ELGAk.

ELGAko herrialdeak

"ELGAren ikuspegi ekonomikoak" txostenean diotenaren arabera, euroguneko Barne Produktu Gordina % 0,4 jaitsiko da aurten ( % 0,1 aurreikusi zuten maiatzean) eta % 0,1 datorren urtean.

Ameriketako Estatu Batuetako datuak ere zuzendu ditu erakundeak, izan ere, bertako ekonomia datorren urtean % 2,4 haziko zela esan zuten maiatzean, baina orain eman dituzten azken datuen arabera, ekonomiaren hazkundea % 2,2koa izango da aurten, % 2koa izango da datorren urtean (% 2,6 haziko zela aurreikusi zuten) eta % 2,8koa izango da 2014an.

ELGAko kide diren eta atzeraldian egongo diren 34 herrialdeetatik, lehen seietatik bost eurogunekoak dira: Grezia (-% 4,5), Eslovenia (-% 2,1), Portugal (-% 1,8), Espainia (-% 1.4) eta Italia (-% 1).

Denera, ELGAko herrialdeak % 1,4 haziko dira 2012an eta 2013an, eta % 2,3 2014. urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X