Datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan

Enplegua % 4,7 jaitsi da urtebetean, hirugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Guztira, urtebetean lanaldi osoko 805.000 lanpostu galdu direla erakusten du horrek.
BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

Estatuko ekonomiaren beherakada areagotu egin zen 2012ko azken hiruhilekoan, eta % 0,8 jaitsi zen, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago, Estatu barruko eskari maila murriztu egin baitzen.

INE Estatistika Institutu Nazionalak iazko laugarren hiruhilekoko BPGaren jaitsieraren inguruan urtarrilaren 30ean egindako aurreikuspenak zuzendu ditu, eta hamarren bat gehiago jaitsiko dela iragarri du. Gainera, 2012 osoko jaitsieraren datua ere doitu du: bost ehunen handiagoa izango da; izan ere, % 1,37tik % 1,42ra pasatu dute.

Enplegua % 4,7 jaitsi da urtebetean, hirugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Guztira, urtebetean lanaldi osoko 805.000 lanpostu galdu direla erakusten du horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X