2012. urteko balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ficobak irabaziekin itxi du urtea, hirugarrenez jarraian

Gora egin du ekitaldien kopuruan, eta baita eragin ekonomikoan ere. 1.200.000 euro fakturatu ditu eta % 18 igo dira salmentak.
Arteando azoka hartu du 2012an Ficobak. Argazkia: EITB

Irungo Ficoba erakustazokak irabaziekin itxi du urtea hirugarren aldiz jarraian, guztira 1.200.000 milioi euro fakturatuta. 2012an aurreko urtean baino % 10 ekitaldi gehiago hartu zituen (160 guztira), eta salmentak % 18 igo zituen.

Jose Antonio Santano Ficobako presidente eta Irungo alkate denak eta Ander Sarratea erakustazokako gerenteak aurkeztu dute 2012ko balantzea. Arduradunen ustez, emaitza horiek garbi adierazten dute FICOBAk lehiakor eta erakargarri izateko duen gaitasuna. "Erakundeak eta enpresa pribatuak erakartzeko gai izan gara", gaineratu dute.

Erakunde publikoekin elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu zituzten 2012an, eta, horien artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako Eusko Skills nabarmendu dute.

Enpresa pribatuek antolatutako beste hainbat ekitaldi ere hartu ditu Ficobak 2012an: Expogrow, Kanabisaren Azoka, bi outlet azoka edota Arteando Arte Garaikidearen Azoka, besteak beste.

Guztira 160 ekitaldi egin dira 2012an Ficoban, eta 232 egunez egon da okupatuta erakustazoka. Ekitaldi horietatik % 63 bilerak izan dira, % 31 ekitaldiak eta % 6 azokak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X