Zergak Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hutsik dauden etxebizitzei gainordaina aplikatzen hasi dira Zarautzen

Etxebizitzen gaineko zergaren gainordainarekin 600.000 euro baino gehiago biltzea espero du Zarauzko Udalak.
Zarautz. Argazkia: EiTB

Hutsik dauden 2.800 etxebizitzen gaineko zergaren gainordainarekin 600.000 euro baino gehiago biltzea espero du Zarauzko Udalak, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Hutsik dauden etxebizitza gehienak udaldirako erabiltzen dituztela zehaztu du Udalak.

Iñaki Eizagirre Zarauzko Ogasun zinegotziak azaldu duenez, "200 euro ordaindu beharko lituzketen etxebizitzak daude, baita 1.000 euro ordaindu beharko lituzketenak ere, hondartza ondoan daudelako, etxe handiak edo txikiak direlako".

Gipuzkoako Batzar nagusiek onartutako ordenantza berriak etxebizitzen gaineko zergan % 150eko gainordaina ezartzeko aukera ematen die lurraldeko udalei.

EAEko Etxebizitzaren Legeak hutsik dagoen bizilekua definituko du, baina Gipuzkoak neurriari aurrea hartu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X