2012ko datuen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsonatatik bat pobrezia egoeran edo mugan dago Gipuzkoan

120.000 pertsona pobrezia arriskuan daude Gipuzkoan eta 30.000tik gora dira pobrezia larria dutenak.
Caritasen jantokia.
Caritasen jantokia. Argazkia: eitbcom

30.000 gipuzkoarretik gora dira pobrezia larria dutenak, populazioaren % 4,3. Hauek hilean 561,7 euro baino gutxiagorekin ateratzen dira aurrera. Gainera, beste 120.000 pertsona pobrezia arriskuan daude (%16,8); hilean 842,5 eurotik beherako diru sarrerak dituzte. Datu horiek kontuan hartuta, bost pertsonatatik bat pobrezia larriko egoeran edo arriskuan dago. Hori dio Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko inkestak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz lehendabizikoz 2012an egindako estudioak.

SIIS Fundazioak gaur aurkeztu dizkio inkestaren datu orokorrak Foru Gobernuko Kontseiluari. Larraitz Ugarte bozeramaileak esan duenez," pobrezia erlatiboaren tasa edo pobrezia arriskua Espainia osoari dagokiona baino %20 gutxiagokoa da, eta Europako Batasunean dagoenaren ia berdina".

Pobrezia pairatzen dutenen profilari dagokionez, Ugartek "gero eta arazo larriagotzat" jo du haur pobrezia edo seme-alabak dituzten familien pobrezia. Funtsean, "enplegua prekariotzearen eraginez" dela esan du;  izan ere, lanean ari direnen %7k "enplegu pobrezia" edo "working poor" deiturikoa pairatzen dutela azaldu du. Ordaindutako lana izan arren, beren eta beren familien gastuei aurre egiteko adina diru sarrerarik lortzen ez duten pertsonak dira.

Emakumezkoak eta etorkinak agertzen dira inkesta honetan kaltedun handienak bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X