Pobrezia Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako herritarren % 6 pobrezian bizi da

“Etorkinak eta langabeak dira pobrezian sartzeko arrisku gehien dute sektoreak” dio diagnosiak. Dena den, badago lan egiten duen pertsona sektore bat multzo horretan sartu daitekeena.
Iragarkia
18:00 - 20:00
42.000 lagun bizi dira pobrezia egoeran, Gipuzkoan

42.000 pertsona pobrezian edo gizartetik baztertuta bizi dira Gipuzkoan, hau da: biztanleriaren % 6. Gipuzkoako Diputazioak kaleratutako ikerketaren arabera, 500 pertsonak ez dute etxebizitzarik, eta horietako % 10 kale gorrian bizi da.

Eguneratutako datuen faltan, ikerketa hori 2010. urteko datuekin egin da. Dena den, eta krisi ekonomikoaren eraginarekin, badirudi egoerak txarrera egin duela.

Horrela adierazten du Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak egindako “Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketa Ikerketa”k.

Pobrezia eskualdeka

Ander Rodríguez sailburuak ostegun honetan aurkeztu du txosten horren laburpena, Batzar Nagusietan eginiko agerraldi batean. Bertan, txirotutako pertsonek dituzten beharrak zehaztu eta eman beharreko baliabideak azaldu dira.

Eskualdeka aztertuz gero, ezegonkortasun handieneko egoera hiriguneetan ematen da, eta hori dela eta Donostialdea da txiro gehien dituen eskualdea (% 3,5). Kontran Debagoiena da indizerik txikiena daukan eskualdea (% 0,5).

“Etxebizitzarik gabekoak”

Etorkinak eta langabeak dira pobrezian sartzeko arrisku gehien duten sektoreak” dio diagnosiak. Dena den, badago lan egiten duen pertsona sektore bat multzo horretan sartu daitekeena, eta hori “lan-prekarietateari zor zaio”.

Donostian etxebizitzarik ez dutenen kopurua (2,4 pertsona 10.000 biztanleko) Bilbon daudenen erdia da (5,8). Bartzelonan, berriz, 3,9koa da, eta Madrilen 1,9koa.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X