Agerraldia Parlamentuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CANen inguruan informazioa emateko 'borondatea' azaldu du Barcinak

UPN alderdiko Zuzendaritzak Nafarroako Kutxako auzian inputatuta dauden kargudunen defentsa juridikoaren gastuak bere gain hartuko dituela berretsi du Barcinak.
Yolanda Barcina.
Yolanda Barcina.

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Parlamentura joateko 'borondatea' azaldu du Nafarroako Kutxako auziaren inguruan informazioa emateko; izan ere, CANen "egindako gehiegikerien" ostean erkidegoak bizi duen "egoera" zein den azaltzeko agerraldia eskatu zuen Bilduk.

Astelehen honetan, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eta Mahaiak Bilduren eskaera onartu dute, nahiz eta oraindik ez duten agerraldia egiteko eguna zehaztu.

Presidenteak Beriainen izan duen ekitaldi batean galdetu diote agerraldi honen inguruan, eta "hau ere, eskaera guztiak bezala" jaso duela adierazi du: "Parlamentura informazioa ematera joateko borondatearekin".

Bestalde, UPN alderdiko Zuzendaritzak Nafarroako Kutxako auzian inputatuta dauden kargudunen defentsa juridikoaren gastuak bere gain hartuko dituela berretsi du Barcinak, "ohikoa den jarduna" eta "aspaldi harturiko akordio batzuen ondorioz", azaldu du.

Azkenik, Kontuz! elkarteak, Nafarroako Kutxako auziko herri akusazioak, "manifestazio handi bat" deitu du ekainaren 22rako, Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X