Lan hitzarmenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Legebiltzarrak lan hitzarmenen indarraldia luzatzea eskatu du

Uztailaren 7an bertan behera geratu diren lan hitzarmenak abenduaren 31ra arte luzatzea eskatu die sindikatuei eta patronalari.
Legebiltzarkideak zuzenketa bozkatzen. Argazkia: EFE.
Legebiltzarkideak zuzenketa bozkatzen. Argazkia: EFE.

Lehiaketa publikoetan lan hitzarmenak indarrean dituzten enpresak baloratzeko eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari, eta uztailaren 7an bertan behera geratu diren lan hitzarmenak abenduaren 31ra arte luzatzea proposatu die sindikatuei eta patronalari.

Diputazio Iraunkorrean (opor garaian osoko bilkura ordezkatzen duen organoa) onartu dute iniziatiba hori, EAJ, PSE-EE eta UPyD alderdien botoei esker.

Testu hori EH Bilduk proposatutako legea ordezkatu du. Horretan, Eusko Jaurlaritzak Confebasken jarrera salatzea eskatzen zen, lan erreformaren ondorioz bertan behera geratu diren lan hitzarmenen harira.

EAJk, PSEk eta UPyDk onartutako zuzenketak lan erreforma gaitzesten du, eta langileek eskubideak galdu ez ditzaten elkarrizketa soziala mantentzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari. Horrekin batera, lan hitzarmenak bertan behera geratu ostean kontratatutako langileek lan baldintza ezberdinak izatea galaraztea du helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X