Euskadiko patronala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Eraso bidegabea' egiten ari zaizkiela uste dute euskal enpresariek

Confebaskeko idazkari nagusiaren arabera, ELA eta LAB sindikatuak dira lan-hitzarmenen inguruko akordiorik ez lortzearen arduradunak, "ez dutelako negoziatu nahi izan".
Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia. EITB.
Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia. EITB.

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiak adierazi duenez, Euskadiko enpresariek ez dute beren burua "bakarrik" ikusten, baina "eraso bidegabea" jasotzen ari direla uste dute, lan hitzarmenen inguruko akordiorik lortu ez izanaren ardura "bakarra" beraiei egotzi baitiete "modu interesatuan".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopez de Gereñuk ELA eta LAB sindikatuei egotzi die akordiorik ez lortzearen ardura, "lan harremanetan euskal esparru bat izateari buruz asko aritzen direlako, baina ez dutelako negoziatu nahi izan, eta orain zailtasun handiak dituzte langileei Espainiar Estatuko lan hitzarmen onenak pasatzen utzi dituztela esateko".

Uztailaren 7an lan hitzarmenak bertan behera geratu ostean, Confebaskek Euskadiko enpresarien kolektibo osoaren babesa duela esan du.

Hala, Lopez de Gereñuk "herri honen garapena gidatu duen" kolektiboaren izen ona ez zikintzeko zentzuz jokatzea eskatu du. Gainera, Euskadiko enpresariak "susmagarriak balira bezala" hartzen dituztela salatu du.

Halaber, "euskal enpresarien kolektibo honek langabezia gutxiago izatea lortu du eta beti jokatu du arduraz", Lopez de Gereñuren ustez.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X